[Librezale] [Firefox OS] auto-zuzenketa eta auto-gomendioak
Igor Leturia
ileturia a bildua gmail.com
Or, Maiatza 8, 15:56:04, CEST 2015
Aupa,
Gaurtik Firefox OSdun telefonoek euskarazko zuzentzailea daukate.
Duela hilabete batzuk, Julen Ruizek eta Librezalek proposatuta, Elhuyarreko
web corpus handi batetik hitzen maiztasunak atera nituen eta Firefox OSren
iturburu kodean beharrezko aldaketak egin nituen euskarazko zuzentzailea
jartzeko (Julenen laguntzarekin).
Baina zuzentzaile hori ez da orain arte sisteman integratu, hizkuntza gero
eta gehiagotako zuzentzaileak baitzeuden eta sistemaren tamaina asko
handitzen baitzuten. Sisteman aurreinstalatuta ez zetozen zuzentzaileak
jaisteko aukera inplementatzearen zain egon gara. Atzo egin zuten hori.
Gaur telefonoa eguneratu zait eta orain euskarazko zuzentzailea dauka.
Kristoren ilusioa egin dit!
Beharbada smartphone batean euskarazko zuzentzailea natiboki dagoen lehen
aldia da? Android-erako badauka Xuxen aplikazioa, baina ez da zuzentzailea
natiboki instalatzen eta aplikazio guztietan eskuragai egoten. iOS-erako ez
dago ezer, ez? Beraz, agian lehena da...
Ba hori, jakin dezazuen. Eskerrik asko eta ondo segi,
Igor Leturia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150508/3cff4025/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago