[Librezale] [Firefox OS] auto-zuzenketa eta auto-gomendioak
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Or, Maiatza 8, 19:18:47, CEST 2015
Igor Leturia<ileturia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
maiatzak 8 15:56):
>
> Gaur telefonoa eguneratu zait eta orain euskarazko zuzentzailea dauka.
> Kristoren ilusioa egin dit!
Ona! Askotan SW librean hazia ipini eta hilabete luze asko pasa arte
ez da fruiturik ikusten eta hau adibide horietako bat da. Tartean
aurrerapenik ez ikusteak atzerakoa eragin lezake bestalde, bai eta
sarritan esfortzuak merezi duen zalantzan jartzea ere. Baina orain
norberak egindako zuzentzailea telefonoan daukan bakarrenetakoa izango
zara EHan ;) (bakarra ez esateagatik).
> Beharbada smartphone batean euskarazko zuzentzailea natiboki dagoen lehen
> aldia da? Android-erako badauka Xuxen aplikazioa, baina ez da zuzentzailea
> natiboki instalatzen eta aplikazio guztietan eskuragai egoten. iOS-erako ez
> dago ezer, ez? Beraz, agian lehena da...
Nik dakidala bai. Android telefonoan euskara aktiba daiteke teklatuko
hizkuntza gisa baina auto-zuzeneketa eta -gomendiorako hiztegirik ez
dauka.
> Ba hori, jakin dezazuen. Eskerrik asko eta ondo segi,
Zorionak Igor, eta eskerrik asko zuri!!
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago