Aupa,

Gaurtik Firefox OSdun telefonoek euskarazko zuzentzailea daukate.

Duela hilabete batzuk, Julen Ruizek eta Librezalek proposatuta, Elhuyarreko web corpus handi batetik hitzen maiztasunak atera nituen eta Firefox OSren iturburu kodean beharrezko aldaketak egin nituen euskarazko zuzentzailea jartzeko (Julenen laguntzarekin).

Baina zuzentzaile hori ez da orain arte sisteman integratu, hizkuntza gero eta gehiagotako zuzentzaileak baitzeuden eta sistemaren tamaina asko handitzen baitzuten. Sisteman aurreinstalatuta ez zetozen zuzentzaileak jaisteko aukera inplementatzearen zain egon gara. Atzo egin zuten hori.

Gaur telefonoa eguneratu zait eta orain euskarazko zuzentzailea dauka. Kristoren ilusioa egin dit!

Beharbada smartphone batean euskarazko zuzentzailea natiboki dagoen lehen aldia da? Android-erako badauka Xuxen aplikazioa, baina ez da zuzentzailea natiboki instalatzen eta aplikazio guztietan eskuragai egoten. iOS-erako ez dago ezer, ez? Beraz, agian lehena da...

Ba hori, jakin dezazuen. Eskerrik asko eta ondo segi,

Igor Leturia