[Librezale] GNOME 3.16 argitaratuta

dooteo dooteo a bildua zundan.com
Ast, Mar 26, 16:27:52, CET 2015


Yeuuuuuuuuup,

Jakingo duzuenez, atzo (edo gaur) argitaratu zen GNOME mahaigainaren
3.16 bertsioa. Aplikazioen interfazeak gutxi gorabehera %97an dago
euskaratuta.

https://l10n.gnome.org/languages/eu/gnome-3-16/ui/

Ez dut denborarik izan Evolution posta-bezeroaren mezuak eguneratzeko.
Hala ere, hori eta beste aplikazio batzuen 'master' adarreko mezu
berriak eguneratuko ditut egun gutxi barru.

Glade aplikazioa berriz albo batera utziko dut garapenerako tresna denez
nahiago baitut nire denbora librean beste aplikazio mota batzuekin
aritzea.

Bestetik, ez dut GNOMEren dokumentazioa ukitu, ikaragarrizko lana
eskatzen duelako...

On dagizuela!

Dooteo







Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago