[Librezale] GNOME 3.16 argitaratuta

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Mar 26, 21:15:17, CET 2015


og., 2015.eko marren 26a 16:27(e)an, dooteo igorleak idatzi zuen:
> Yeuuuuuuuuup,
>
> Jakingo duzuenez, atzo (edo gaur) argitaratu zen GNOME mahaigainaren
> 3.16 bertsioa. Aplikazioen interfazeak gutxi gorabehera %97an dago
> euskaratuta.
>
> https://l10n.gnome.org/languages/eu/gnome-3-16/ui/
>
> Ez dut denborarik izan Evolution posta-bezeroaren mezuak eguneratzeko.
> Hala ere, hori eta beste aplikazio batzuen 'master' adarreko mezu
> berriak eguneratuko ditut egun gutxi barru.
>
> Glade aplikazioa berriz albo batera utziko dut garapenerako tresna denez
> nahiago baitut nire denbora librean beste aplikazio mota batzuekin
> aritzea.
>
> Bestetik, ez dut GNOMEren dokumentazioa ukitu, ikaragarrizko lana
> eskatzen duelako...
>
> On dagizuela!
>
> Dooteo
>
>
>
>
Bejondeizula Dooteo!! Eta eskerrik asko egindako lanagatik! Azken 
bertsio honek oso itxura ona du, gainera :)



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago