[Librezale] Graduondoko lokalizazioa
Ixiar Iza Agirre
i.iza a bildua elhuyar.com
As, Mar 24, 13:05:55, CET 2015
Pitivi-ren bertsio zuzendua bidaltzeko dut oraindik, baina ikasle bat
animatu da ikasketa-bukaerako proiektuan lokalizazio bat egitera.
VLCan 7000 hitz inguru falta omen ziren:
Handi xamarra (7000 hitz egiteke) eta teknikoa da baina VLC osatzeko
> aukera polita izan daiteke hau
> https://www.transifex.com/projects/p/vlc-trans/language/eu/
>
Saitu naiz sartzen baina ezin dut. Oraindik horrela dago? Aplikazioa
ezagutzeak asko laguntzen die ikasleei lokalizazioa egiten, eta oso egokia
izan daiteke proiekturako.
Eskerrik asko
Ixiar
2014-12-04 13:19 GMT+01:00 Ixiar Iza Agirre <i.iza a bildua elhuyar.com>:
> 2014-12-04 11:12 GMT+01:00 Asier Sarasua <asier.sarasua a bildua gmail.com>:
>
>> Dooteo<dooteo a bildua zundan.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 4
>> 11:04):
>>
>>>
>>> 'Hutsuneak_euskarazko_software_librean' zerrendatik Kino kendu beharra
>>> dago, proiektu hori hilda baitago.
>>>
>>> Eta aipatu duzun zerrenda horretan ere Pitivi agertzen da :)
>>>
>>
>> Kendu dut.
>>
>> Beste aukera bat: LibreOfficen laguntza-fitxategiak euskaratzen laguntzea:
>>
>> https://translations.documentfoundation.org/eu/libo_help/
>>
>> 66.483 hitz daude itzultzeko. Denak ez, baina zati bat...
>>
>
> Zenbat aukera, eta instant batean!
>
> Kasu honetan, ikasleen lehen lokalizazioa da. Horregatik, ahal bada
> aplikazio osoak itzultzea komeni da, nolabait testuinguru osoa izan
> dezaten, eta beste batek lehendik egindakoa kontuan hartu behar izan ez
> dezaten edo lardaskatu ez dezaten. Gaienera, komeni da itzulgaiak
> lokalizazioetan maiz agertzen diren ezaugarri batzuk izatea (adibidez,
> aldagaiak, bilaketa-menuak...).
> Horregatik, pitivi oooso egokia iruditu zait. Horixe egingo dugu.
>
> Laguntza-fitxategiek, berriz, itzulpen arrunten antz handiagoa dute, eta
> ez dira egokiak oraingo helburu didaktikorako. Hala ere, lokalizazioei
> gustua hartzen diotenak laguntza-fitxategiekin laguntzera ere animatuko
> ditut. Ea baten bat animatzen den.
>
> Azkenik, ezin izan naiz sartu VLCren orrian, baina graduondokoko
> proiektuan norbaitek lokalizazio bat egin nahi badu (aurreko ikasturtean
> Filezilla bezala), egokia dirudi. Asko erabiltzen da, eta merezi du
> euskaraz egotea!
>
> Eskerrik asko guzti-guztioi.
>
>
>>
>> Asier.
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20150324/0fd4b25a/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago