[Librezale] Graduondoko lokalizazioa
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
As, Mar 24, 13:49:07, CET 2015
Aupa Ixiar,
Ixiar Iza Agirre<i.iza a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko martxoak 24 13:05):
> Pitivi-ren bertsio zuzendua bidaltzeko dut oraindik, baina ikasle bat
> animatu da ikasketa-bukaerako proiektuan lokalizazio bat egitera.
> VLCan 7000 hitz inguru falta omen ziren:
>
>> Handi xamarra (7000 hitz egiteke) eta teknikoa da baina VLC osatzeko
>> aukera polita izan daiteke hau
>> https://www.transifex.com/projects/p/vlc-trans/language/eu/
>
>
> Saitu naiz sartzen baina ezin dut. Oraindik horrela dago? Aplikazioa
> ezagutzeak asko laguntzen die ikasleei lokalizazioa egiten, eta oso egokia
> izan daiteke proiekturako.
>
Oker ez banago saioa hasita izan behar duzu proiektua ikusi ahal
izateko. Zuzenean editatzeko aparteko baimenak behar dira (nik eman
ditzaket)
Egoerari dagokionez, une honetan 7.045 hitz falta dira (849 kate).
Lehen bezain teknikoa izaten segitzen du ;)
Galdera laburra: lan hau berrikusia izango da? Konturatu Transifexek
aukera hori eskaintzen duela.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago