[Librezale] Linux mint eta hizkutza aukerak
asier iturralde
asier.iturralde a bildua gmail.com
Ast, Eka 11, 11:47:29, CEST 2015
Ander Elortondo<ander a bildua debagoiena.eus> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
ekainak 11 11:31):
>
> 11/06/2015 10:52(e)an, asier iturralde igorleak idatzi zuen:
>
> Kaixo Librezaleok,
>
> asier iturralde<asier.iturralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko abenduak 13 16:10):
>
>> Ander Elortondo<ander.elor a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2014(e)ko abenduak 11 18:01):
>>
>>>
>>> 2014-12-10 23:33 GMT+01:00 asier iturralde <asier.iturralde a bildua gmail.com>:
>>>
>>>> Kaixo Ander,
>>>>
>>>> Ander Elortondo<ander.elor a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2014(e)ko abenduak 9 08:21):
>>>>
>>>> Kaixo:
>>>>>
>>>>> Ez dakit Asier mint itzultzeaz gain harremanik duzun garatzaileekin
>>>>> baina jakin nahiko nuke nork eta non erabaki duen euskara piper-potearekin
>>>>> irudikatzea. Hau bestelako gnome (GDMan ikusten dena da) banaketetan ere
>>>>> gertatzen al da?
>>>>>
>>>>> bai badakit ISO hori eu_ES dela baina ez dut uste inork euskara
>>>>> ikurrina ez den beste banderekin lotzen duenik eta are gutxiago
>>>>> piper-potearekin.
>>>>>
>>>>> eu_FR ere bandera frantsesaz jarri dute.
>>>>>
>>>>> bide batez, mint euskaratzea biziki eskertzea hau baita gurean
>>>>> migraziorako aukeratu den banaketa.
>>>>>
>>>>> izan libre izan euskaldun!
>>>>>
>>>>> Ander
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Ez dakit egia esan zergatik hasi diren banderak erabiltzen edo
>>>> bestelako Gnome banaketetan gertatzen den ala ez. Gure kasuan bereziki
>>>> mingarria da baina bestela ere ez dut uste hizkuntza aukeraketa banderekin
>>>> lotzea ideia ona denik.
>>>>
>>>> Begira ibili naiz eta aldi baterako soluzio bat aurkitu dut. Cinnamon
>>>> mahaigaina duen Linux Mint 17an probatu dut eta funtzionatzen du. Laneko
>>>> ordenagailu batean MATE mahaigaina duen Linux Mint 17 daukagu eta bihar
>>>> probatuko dut baina nik uste berdin funtzionatuko duela.
>>>>
>>>> /usr/share/mdm/html-themes/common/img/ karpetan es.png, fr.png eta
>>>> gainerakoez gain Basque\ Country.png fitxategia dagoela konturatu naiz,
>>>> ikurrina bat da. Komando honekin es.png Basque\ Country.png-rekin ordezkatu
>>>> dut ;)
>>>>
>>>> sudo cp /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/_Basque\
>>>> Country.png /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/es.png
>>>>
>>>> Frantziako bandera ikurrinarekin ordezkatu nahi izanez gero exekutatu
>>>> beste hau:
>>>>
>>>> sudo cp /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/_Basque\
>>>> Country.png /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/fr.png
>>>>
>>>> Orain saio hasteko pantailan ikurrina agertuko zaizu!
>>>>
>>>> Baina soluzio hau aldi baterakoa da, mdm eguneratzean aldaketa
>>>> hondatuko dela suposatzen dut.
>>>>
>>>> Behin betiko soluzioa eu locale-a erabiltzean zuzenean ikurrina
>>>> erabiltzea litzateke, horretarako kodea Linux Mint-en mdm gaian bertan
>>>> integratuz. Zailena eginda dago, ikurrina hor baitago, falta dena
>>>> dagokionean erabiltzea besterik ez da. Kode-biltegia hau da:
>>>> https://github.com/linuxmint/mint-mdm-themes
>>>>
>>>> Begiratu bat botako diot, ea ulertzen dudan nola funtzionatzen duen
>>>> eta zerbait egitea lortzen badut pull request bat egingo dut. Bestela,
>>>> issue bat ireki daiteke arazoaren berri emanez.
>>>>
>>>> Garatzaileekin ez dut harreman zuzenik. Linux Minteko burua den
>>>> Clement Lefebvre-ri behin e-posta bat bidali nion Launchpad.net-en Linux
>>>> Mint-en euskaratze taldea sortzeko eskatuz eta nahiko azkar erantzun zidan
>>>> eta inpresio onarekin gelditu nintzen. Horretaz gain, Linux Mint
>>>> euskaratzen ari nintzela jatorrizko ingelesezko kateetan aurkitutako akats
>>>> ortografikoak zuzentzeko pull request batzuk egin izan ditut Github-en eta
>>>> beti aipatzen diet euskaratzen ari nintzela aurkitu ditudala akats horiek
>>>> baina ez dut uste nitaz gogoratuko direnik. Baina saiatuko naiz, ea kasu
>>>> egiten didaten.
>>>>
>>>> Informatuta mantenduko zaituztet.
>>>>
>>>> izan libre izan euskaldun!
>>>>
>>>> Asier Iturralde Sarasola
>>>>
>>>>
>>> eskerrik asko arduratzeagatik....
>>>
>>> horrela login pantailako eguneroko sustoa konpontzen da baina
>>> hizkuntza ezarpenetara joanez gero berriz errepikatzen da arazoa eta
>>> bizkoiztua gainera....
>>>
>>> (ez dakit itsatsitako irudia onartuko duen posta zerrendak...)
>>>
>>> [image: Imágenes integradas 1]
>>>
>>>
>>> nonb-ait ISO horiek ikurrinarekin lotu beharra dago:
>>>
>>> ISO 8859-1
>>> ISO 8859-15
>>>
>>>
>>> debian, gnome, ubuntu non ez dakit baina.....
>>>
>>> izan euskaldun, piper pote gabe!
>>>
>>>
>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Librezale mailing list
>>>> Librezale a bildua librezale.org
>>>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>
>>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.org
>>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>
>>
>> Aupa Ander,
>>
>> saio hasierako pantailan euskara, katalana, galesera... erabiltzean
>> hizkuntza bakoitzari dagokion bandera (ikurrina, senyera...) agertzea lortu
>> dut eta pull request bat egin dut Github-en:
>>
>> https://github.com/linuxmint/mint-mdm-themes/pull/13
>>
>> Ikusiko dugu zer erantzun ematen didaten. Idatzi dudan azalpena edo
>> kodea zuzendu/hobetu daitekeela iruditzen bazaizue esan lasai eta aldatuko
>> dut.
>>
>> izan libre izan euskaldun
>>
>
> Albiste onak ditut gaur ere. 2014ko abenduan Linux Mint-en saio
> hasierako pantailan euskara, katalana, galesera... erabiltzean hizkuntza
> bakoitzari dagokion bandera (ikurrina, senyera...) ager dadin kodea egokitu
> nuen eta pull request bat egin nuen. Gaur goizean onartu dute pull request
> hori eta Linux Mint-en hurrengo bertsiotik aurrera erabilgarri egongo da!
> [1] Orain arte ordenagailua euskaraz edukiz gero Espainiako edo Frantziako
> bandera agertzen zen.
>
> Tarte bat dudanean ezarpenak aldatzeko Linux Minteko programarekin berdina
> egiten saiatuko naiz. Anderrek aipatu zuen bezala hor ere berdina gertatzen
> baita. Bat onartu badute bestea onartzea errazagoa izango da :)
>
> [1] https://github.com/linuxmint/mint-mdm-themes/pull/13
>
> izan libre izan euskaldun
>
> Asier Iturralde Sarasola
>
>
>
> Kaixo:
>
> linux mint 17.2 bertsioarako? itzela!!!
> (ez esan inori baina laster hori izan daiteke nire lan sistema....)
>
> izan libre izan euskaldun!
> Ander.
>
>
>
> ------------------------------
> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori
> dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea
> gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en
> consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en
> sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
Hurrengo bertsioan egongo denik ezin dut ziurtatu. Pull request-a onartu
didatelako emozionatuta nengoen eta.. Baina logikoena hala izatea litzateke.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150611/18de7c35/attachment-0002.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: ez dago erabilgarri
Type: image/png
Size: 89746 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150611/18de7c35/attachment-0002.png>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago