[Librezale] Linux mint eta hizkutza aukerak

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.eus
Ast, Eka 11, 11:31:34, CEST 2015


11/06/2015 10:52(e)an, asier iturralde igorleak idatzi zuen:
Kaixo Librezaleok,

asier iturralde<asier.iturralde a bildua gmail.com<mailto:asier.iturralde a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 13 16:10):
Ander Elortondo<ander.elor a bildua gmail.com<mailto:ander.elor a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 11 18:01):

2014-12-10 23:33 GMT+01:00 asier iturralde <asier.iturralde a bildua gmail.com<mailto:asier.iturralde a bildua gmail.com>>:
Kaixo Ander,

Ander Elortondo<ander.elor a bildua gmail.com<mailto:ander.elor a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 9 08:21):

Kaixo:

  Ez dakit Asier mint itzultzeaz gain harremanik duzun garatzaileekin baina jakin nahiko nuke nork eta non erabaki duen euskara piper-potearekin irudikatzea. Hau bestelako gnome (GDMan ikusten dena da) banaketetan ere gertatzen al da?

 bai badakit ISO hori eu_ES dela baina ez dut uste inork euskara ikurrina ez den beste banderekin lotzen duenik eta are gutxiago piper-potearekin.

 eu_FR ere bandera frantsesaz jarri dute.

bide batez, mint euskaratzea biziki eskertzea hau baita gurean migraziorako aukeratu den banaketa.

izan libre izan euskaldun!

Ander


Ez dakit egia esan zergatik hasi diren banderak erabiltzen edo bestelako Gnome banaketetan gertatzen den ala ez. Gure kasuan bereziki mingarria da baina bestela ere ez dut uste hizkuntza aukeraketa banderekin lotzea ideia ona denik.

Begira ibili naiz eta aldi baterako soluzio bat aurkitu dut. Cinnamon mahaigaina duen Linux Mint 17an probatu dut eta funtzionatzen du. Laneko ordenagailu batean MATE mahaigaina duen Linux Mint 17 daukagu eta bihar probatuko dut baina nik uste berdin funtzionatuko duela.

/usr/share/mdm/html-themes/common/img/ karpetan es.png, fr.png eta gainerakoez gain Basque\ Country.png fitxategia dagoela konturatu naiz, ikurrina bat da. Komando honekin es.png Basque\ Country.png-rekin ordezkatu dut ;)

sudo cp /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/_Basque\ Country.png /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/es.png

Frantziako bandera ikurrinarekin ordezkatu nahi izanez gero exekutatu beste hau:

sudo cp /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/_Basque\ Country.png /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/fr.png

Orain saio hasteko pantailan ikurrina agertuko zaizu!

Baina soluzio hau aldi baterakoa da, mdm eguneratzean aldaketa hondatuko dela suposatzen dut.

Behin betiko soluzioa eu locale-a erabiltzean zuzenean ikurrina erabiltzea litzateke, horretarako kodea Linux Mint-en mdm gaian bertan integratuz. Zailena eginda dago, ikurrina hor baitago, falta dena dagokionean erabiltzea besterik ez da. Kode-biltegia hau da:
https://github.com/linuxmint/mint-mdm-themes

Begiratu bat botako diot, ea ulertzen dudan nola funtzionatzen duen eta zerbait egitea lortzen badut pull request bat egingo dut. Bestela, issue bat ireki daiteke arazoaren berri emanez.

Garatzaileekin ez dut harreman zuzenik. Linux Minteko burua den Clement Lefebvre-ri behin e-posta bat bidali nion Launchpad.net-en Linux Mint-en euskaratze taldea sortzeko eskatuz eta nahiko azkar erantzun zidan eta inpresio onarekin gelditu nintzen. Horretaz gain, Linux Mint euskaratzen ari nintzela jatorrizko ingelesezko kateetan aurkitutako akats ortografikoak zuzentzeko pull request batzuk egin izan ditut Github-en eta beti aipatzen diet euskaratzen ari nintzela aurkitu ditudala akats horiek baina ez dut uste nitaz gogoratuko direnik. Baina saiatuko naiz, ea kasu egiten didaten.

Informatuta mantenduko zaituztet.

izan libre izan euskaldun!

Asier Iturralde Sarasola


eskerrik asko arduratzeagatik....

horrela login pantailako eguneroko sustoa konpontzen da baina hizkuntza ezarpenetara joanez gero berriz errepikatzen da arazoa eta bizkoiztua gainera....

(ez dakit itsatsitako irudia onartuko duen posta zerrendak...)

[cid:part6.09080305.04020901 a bildua debagoiena.eus]


nonb-ait ISO horiek ikurrinarekin lotu beharra dago:

ISO 8859-1
ISO 8859-15


debian, gnome, ubuntu non ez dakit baina.....

izan euskaldun, piper pote gabe!



_______________________________________________
Librezale mailing list
Librezale a bildua librezale.org<mailto:Librezale a bildua librezale.org>
http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale



_______________________________________________
Librezale mailing list
Librezale a bildua librezale.org<mailto:Librezale a bildua librezale.org>
http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale

Aupa Ander,

saio hasierako pantailan euskara, katalana, galesera... erabiltzean hizkuntza bakoitzari dagokion bandera (ikurrina, senyera...) agertzea lortu dut eta pull request bat egin dut Github-en:

https://github.com/linuxmint/mint-mdm-themes/pull/13

Ikusiko dugu zer erantzun ematen didaten. Idatzi dudan azalpena edo kodea zuzendu/hobetu daitekeela iruditzen bazaizue esan lasai eta aldatuko dut.

izan libre izan euskaldun

Albiste onak ditut gaur ere. 2014ko abenduan Linux Mint-en saio hasierako pantailan euskara, katalana, galesera... erabiltzean hizkuntza bakoitzari dagokion bandera (ikurrina, senyera...) ager dadin kodea egokitu nuen eta pull request bat egin nuen. Gaur goizean onartu dute pull request hori eta Linux Mint-en hurrengo bertsiotik aurrera erabilgarri egongo da! [1] Orain arte ordenagailua euskaraz edukiz gero Espainiako edo Frantziako bandera agertzen zen.

Tarte bat dudanean ezarpenak aldatzeko Linux Minteko programarekin berdina egiten saiatuko naiz. Anderrek aipatu zuen bezala hor ere berdina gertatzen baita. Bat onartu badute bestea onartzea errazagoa izango da :)

[1] https://github.com/linuxmint/mint-mdm-themes/pull/13

izan libre izan euskaldun

Asier Iturralde Sarasola



Kaixo:

  linux mint 17.2 bertsioarako?  itzela!!!
(ez esan inori baina laster hori izan daiteke nire lan sistema....)

izan libre izan euskaldun!
Ander.



________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150611/926274cb/attachment-0002.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: ez dago erabilgarri
Type: image/png
Size: 89746 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150611/926274cb/attachment-0002.png>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago