[Librezale] Linux mint eta hizkutza aukerak

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Lar, Eka 13, 10:42:24, CEST 2015


asier iturralde<asier.iturralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko ekainak 11 11:47):

>
> Ander Elortondo<ander a bildua debagoiena.eus> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> ekainak 11 11:31):
>
>>
>> 11/06/2015 10:52(e)an, asier iturralde igorleak idatzi zuen:
>>
>> Kaixo Librezaleok,
>>
>> asier iturralde<asier.iturralde a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2014(e)ko abenduak 13 16:10):
>>
>>>  Ander Elortondo<ander.elor a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2014(e)ko abenduak 11 18:01):
>>>
>>>>
>>>>  2014-12-10 23:33 GMT+01:00 asier iturralde <asier.iturralde a bildua gmail.com>
>>>> :
>>>>
>>>>> Kaixo Ander,
>>>>>
>>>>> Ander Elortondo<ander.elor a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>> (2014(e)ko abenduak 9 08:21):
>>>>>
>>>>>     Kaixo:
>>>>>>
>>>>>>    Ez dakit Asier mint itzultzeaz gain harremanik duzun
>>>>>> garatzaileekin baina jakin nahiko nuke nork eta non erabaki duen euskara
>>>>>> piper-potearekin irudikatzea. Hau bestelako gnome (GDMan ikusten dena da)
>>>>>> banaketetan ere gertatzen al da?
>>>>>>
>>>>>>   bai badakit ISO hori eu_ES dela baina ez dut uste inork euskara
>>>>>> ikurrina ez den beste banderekin lotzen duenik eta are gutxiago
>>>>>> piper-potearekin.
>>>>>>
>>>>>>   eu_FR ere bandera frantsesaz jarri dute.
>>>>>>
>>>>>>  bide batez, mint euskaratzea biziki eskertzea hau baita gurean
>>>>>> migraziorako aukeratu den banaketa.
>>>>>>
>>>>>>  izan libre izan euskaldun!
>>>>>>
>>>>>>  Ander
>>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>  Ez dakit egia esan zergatik hasi diren banderak erabiltzen edo
>>>>> bestelako Gnome banaketetan gertatzen den ala ez. Gure kasuan bereziki
>>>>> mingarria da baina bestela ere ez dut uste hizkuntza aukeraketa banderekin
>>>>> lotzea ideia ona denik.
>>>>>
>>>>> Begira ibili naiz eta aldi baterako soluzio bat aurkitu dut. Cinnamon
>>>>> mahaigaina duen Linux Mint 17an probatu dut eta funtzionatzen du. Laneko
>>>>> ordenagailu batean MATE mahaigaina duen Linux Mint 17 daukagu eta bihar
>>>>> probatuko dut baina nik uste berdin funtzionatuko duela.
>>>>>
>>>>> /usr/share/mdm/html-themes/common/img/ karpetan es.png, fr.png eta
>>>>> gainerakoez gain Basque\ Country.png fitxategia dagoela konturatu naiz,
>>>>> ikurrina bat da. Komando honekin es.png Basque\ Country.png-rekin ordezkatu
>>>>> dut ;)
>>>>>
>>>>> sudo cp /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/_Basque\
>>>>> Country.png /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/es.png
>>>>>
>>>>>  Frantziako bandera ikurrinarekin ordezkatu nahi izanez gero
>>>>> exekutatu beste hau:
>>>>>
>>>>> sudo cp /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/_Basque\
>>>>> Country.png /usr/share/mdm/html-themes/common/img/languages/fr.png
>>>>>
>>>>>  Orain saio hasteko pantailan ikurrina agertuko zaizu!
>>>>>
>>>>>  Baina soluzio hau aldi baterakoa da, mdm eguneratzean aldaketa
>>>>> hondatuko dela suposatzen dut.
>>>>>
>>>>>  Behin betiko soluzioa eu locale-a erabiltzean zuzenean ikurrina
>>>>> erabiltzea litzateke, horretarako kodea Linux Mint-en mdm gaian bertan
>>>>> integratuz. Zailena eginda dago, ikurrina hor baitago, falta dena
>>>>> dagokionean erabiltzea besterik ez da. Kode-biltegia hau da:
>>>>> https://github.com/linuxmint/mint-mdm-themes
>>>>>
>>>>>  Begiratu bat botako diot, ea ulertzen dudan nola funtzionatzen duen
>>>>> eta zerbait egitea lortzen badut pull request bat egingo dut. Bestela,
>>>>> issue bat ireki daiteke arazoaren berri emanez.
>>>>>
>>>>>  Garatzaileekin ez dut harreman zuzenik. Linux Minteko burua den
>>>>> Clement Lefebvre-ri behin e-posta bat bidali nion Launchpad.net-en Linux
>>>>> Mint-en euskaratze taldea sortzeko eskatuz eta nahiko azkar erantzun zidan
>>>>> eta inpresio onarekin gelditu nintzen. Horretaz gain, Linux Mint
>>>>> euskaratzen ari nintzela jatorrizko ingelesezko kateetan aurkitutako akats
>>>>> ortografikoak zuzentzeko pull request batzuk egin izan ditut Github-en eta
>>>>> beti aipatzen diet euskaratzen ari nintzela aurkitu ditudala akats horiek
>>>>> baina ez dut uste nitaz gogoratuko direnik. Baina saiatuko naiz, ea kasu
>>>>> egiten didaten.
>>>>>
>>>>>  Informatuta mantenduko zaituztet.
>>>>>
>>>>>  izan libre izan euskaldun!
>>>>>
>>>>>  Asier Iturralde Sarasola
>>>>>
>>>>>
>>>>   eskerrik asko arduratzeagatik....
>>>>
>>>>  horrela login pantailako eguneroko sustoa konpontzen da baina
>>>> hizkuntza ezarpenetara joanez gero berriz errepikatzen da arazoa eta
>>>> bizkoiztua gainera....
>>>>
>>>>  (ez dakit itsatsitako irudia onartuko duen posta zerrendak...)
>>>>
>>>> [image: Imágenes integradas 1]
>>>>
>>>>
>>>>  nonb-ait ISO horiek ikurrinarekin lotu beharra dago:
>>>>
>>>>  ISO 8859-1
>>>> ISO 8859-15
>>>>
>>>>
>>>>  debian, gnome, ubuntu non ez dakit baina.....
>>>>
>>>>  izan euskaldun, piper pote gabe!
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Librezale mailing list
>>>>> Librezale a bildua librezale.org
>>>>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Librezale mailing list
>>>> Librezale a bildua librezale.org
>>>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>
>>>
>>> Aupa Ander,
>>>
>>>  saio hasierako pantailan euskara, katalana, galesera... erabiltzean
>>> hizkuntza bakoitzari dagokion bandera (ikurrina, senyera...) agertzea lortu
>>> dut eta pull request bat egin dut Github-en:
>>>
>>> https://github.com/linuxmint/mint-mdm-themes/pull/13
>>>
>>>  Ikusiko dugu zer erantzun ematen didaten. Idatzi dudan azalpena edo
>>> kodea zuzendu/hobetu daitekeela iruditzen bazaizue esan lasai eta aldatuko
>>> dut.
>>>
>>>  izan libre izan euskaldun
>>>
>>
>>  Albiste onak ditut gaur ere. 2014ko abenduan Linux Mint-en saio
>> hasierako pantailan euskara, katalana, galesera... erabiltzean hizkuntza
>> bakoitzari dagokion bandera (ikurrina, senyera...) ager dadin kodea egokitu
>> nuen eta pull request bat egin nuen. Gaur goizean onartu dute pull request
>> hori eta Linux Mint-en hurrengo bertsiotik aurrera erabilgarri egongo da!
>> [1] Orain arte ordenagailua euskaraz edukiz gero Espainiako edo Frantziako
>> bandera agertzen zen.
>>
>> Tarte bat dudanean ezarpenak aldatzeko Linux Minteko programarekin
>> berdina egiten saiatuko naiz. Anderrek aipatu zuen bezala hor ere berdina
>> gertatzen baita. Bat onartu badute bestea onartzea errazagoa izango da :)
>>
>> [1] https://github.com/linuxmint/mint-mdm-themes/pull/13
>>
>> izan libre izan euskaldun
>>
>> Asier Iturralde Sarasola
>>
>>
>>
>> Kaixo:
>>
>>   linux mint 17.2 bertsioarako?  itzela!!!
>> (ez esan inori baina laster hori izan daiteke nire lan sistema....)
>>
>> izan libre izan euskaldun!
>> Ander.
>>
>>
>>
>> ------------------------------
>> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori
>> dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea
>> gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
>> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en
>> consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en
>> sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.eus
>> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
> Hurrengo bertsioan egongo denik ezin dut ziurtatu. Pull request-a onartu
> didatelako emozionatuta nengoen eta.. Baina logikoena hala izatea litzateke.
>

Linux Minteko locale-aren ezarpenak aldatzeko programan (mintLocale) ere
egin nuen aldaketa eta oraintxe onartu dute [1] :)

[1] https://github.com/linuxmint/mintlocale/pull/28
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150613/272368df/attachment-0002.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: ez dago erabilgarri
Type: image/png
Size: 89746 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150613/272368df/attachment-0002.png>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago