[Librezale] Nola itzuli CPU Governor?

Alexander Gabilondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Ast, Uzt 23, 14:41:47, CEST 2015


og., 2015.eko uztren 23a 09:30(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi 
zuen:
> 2015-07-23 8:33 GMT+02:00 Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com>:
>> Kaixo, iritzi bila nator.
>>
>> CPU Governor bat hau da:
>> https://www.kernel.org/doc/Documentation/cpu-freq/governors.txt
>> http://rootear.com/android/mejor-governor
>>
>> Hainbat modutara ikusi dut itzulita:
>> CPU-aren ereduak
>> CPU erregulazioa
>> PUZaren gobernatzailea
>>
>> Zuek zer uste duzue?
>
> Garbi xamar dagoena da 'gobernatzailea' terminoak ez duela argibide
> gehiegirik ematen.
>
> Euskaltermen 'erregulagailu' erabiltzen dute eta ikusita hain zuzen
> PUZaren maiztasuna moldatzen edo erregulatzen dutela, 'PUZaren
> erregulagailu' ontzat emango nuke. Ekintzari berari buruz ari bagara,
> 'PUZaren erregulazioa' ere ondo dago.
>
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Niri ere "erregulatu" gehiago gustatzen zait, baina tramankulu baino 
arau multzoa izanik agian "erregulagailua" baino "erregulatzailea" hobe.

Alex



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago