[Librezale] Omega-T itzulpen memoria

Asier Sarasua Garmendia asier.sarasua a bildua gmail.com
Ost, Uzt 1, 16:16:26, CEST 2015


az., 2015.eko uztren 01a 10:27(e)an, Hasier2 igorleak idatzi zuen:
> Kaixo lagunok. Omega-T itzulpen programan Egiaztatzaile-Automatikoa 
> jartzeko urrats guztiak jarraitu ditut baina ez dago modurik (Mac 
> bertsiokoak jaitsita, bestela ezin ditut artxibook aurkitu beste inon, 
> lagun batek egin du eta funtzionatu du)  artxiboak berriro izendatu 
> ondoren ezagutu ditzan...
>
> Iradokizunik artxiboak /eu.aff/ eta /eu.dic /kargatu ahal izateko?

Bi fitxategi horien izenek bat etorri behar dute itzulpena egitean 
erabiltzen duzun helburuko hizkuntzarekin.

"Aukerak -> Ortografia-egiaztatzailea..." leihoan egiaztatzailearen 
hizkuntza "eu_ES" dela badio, orduan "Proiektua -> Propietateak..." 
leihoan, "Fitxategi itzulien hizkuntza" kutxako hizkuntzak, "eu_ES" izan 
behar du. Ez du izan behar "EU", ezta "eu-ES" (erdiko marratxoa), ezta 
beste edozer.

Bietako bat: edo .aff eta .dic fitxategien izena aldatzen duzu, edo 
proiektuaren helburuko fitxategien hizkuntza.

Asier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150701/8900d7ea/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago