<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=iso-8859-15"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
az., 2015.eko uztren 01a 10:27(e)an, Hasier2 igorleak idatzi zuen:<br>
<blockquote cite="mid:5593A47A.6090506@gmail.com" type="cite">
<meta http-equiv="content-type" content="text/html;
charset=iso-8859-15">
Kaixo lagunok. Omega-T itzulpen programan
Egiaztatzaile-Automatikoa jartzeko urrats guztiak jarraitu ditut
baina ez dago modurik (Mac bertsiokoak jaitsita, bestela ezin
ditut artxibook aurkitu beste inon, lagun batek egin du eta
funtzionatu du) artxiboak berriro izendatu ondoren ezagutu
ditzan...<br>
<br>
Iradokizunik artxiboak <i>eu.aff</i> eta <i>eu.dic </i>kargatu
ahal izateko?<br>
</blockquote>
<br>
Bi fitxategi horien izenek bat etorri behar dute itzulpena egitean
erabiltzen duzun helburuko hizkuntzarekin.<br>
<br>
"Aukerak -> Ortografia-egiaztatzailea..." leihoan
egiaztatzailearen hizkuntza "eu_ES" dela badio, orduan "Proiektua
-> Propietateak..." leihoan, "Fitxategi itzulien hizkuntza"
kutxako hizkuntzak, "eu_ES" izan behar du. Ez du izan behar "EU",
ezta "eu-ES" (erdiko marratxoa), ezta beste edozer.<br>
<br>
Bietako bat: edo .aff eta .dic fitxategien izena aldatzen duzu, edo
proiektuaren helburuko fitxategien hizkuntza.<br>
<br>
Asier.<br>
</body>
</html>