[Librezale] CyangonenMod 12 Euskaraz dago. Proiektuaren egoeraren berri.
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Or, Uzt 10, 15:30:12, CEST 2015
> Nahi baduzu nik zerbaitetan lagun diezazuket.
Zuhaitz bat landatzeko unerik onena orain dela 20 urte zen eta bigarren
unerik onena orain da. Ba mezu honi erantzutearekin berdin.
Aurrekoan bota nuen txapa horretatik niri nahiko malda gora egiten zait
teklatu hiztegi bat sortzearen kontu hori, beraz zu begiratzera animatuko
bazina ba primeran.
Bestela nire ustez lehentasuna itzulpenaren kalitatea hobetzen jarraitzea
litzateke, eta CyanogenMod instalatuta duzunez ezerk begira jotzen badizu
falta barik esan mesedez.
Itzulpen kontuetan lagundu nahi baduzu ere badakizu hemen dagoela:
https://crowdin.com/project/cyanogenmod/eu Itzulpena normalean 100%an
egoten da, baina noizean behin boteprontoan kate mordo bat gehitu edo
aldatzen dituzte eta buelta lanera, eta itzulita eta onartuta dagoenari ere
gora edo beherazko botoak ematea dago, egunero ez baina ia egunero
begiratzen dut proiektua, beraz ezer itzultzen baduzu, itzulpenen bat
bozkatzen baduzu... enteratuko naiz eta begiratuko dut.
Eskerrik asko!
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150710/cc0aa669/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago