> Nahi baduzu nik zerbaitetan lagun diezazuket.

Zuhaitz bat landatzeko unerik onena orain dela 20 urte zen eta bigarren unerik onena orain da. Ba mezu honi erantzutearekin berdin.

Aurrekoan bota nuen txapa horretatik niri nahiko malda gora egiten zait teklatu hiztegi bat sortzearen kontu hori, beraz zu begiratzera animatuko bazina ba primeran.

Bestela nire ustez lehentasuna itzulpenaren kalitatea hobetzen jarraitzea litzateke, eta CyanogenMod instalatuta duzunez ezerk begira jotzen badizu falta barik esan mesedez.

Itzulpen kontuetan lagundu nahi baduzu ere badakizu hemen dagoela: https://crowdin.com/project/cyanogenmod/eu Itzulpena normalean 100%an egoten da, baina noizean behin boteprontoan kate mordo bat gehitu edo aldatzen dituzte eta buelta lanera, eta itzulita eta onartuta dagoenari ere gora edo beherazko botoak ematea dago, egunero ez baina ia egunero begiratzen dut proiektua, beraz ezer itzultzen baduzu,
itzulpenen bat bozkatzen baduzu... enteratuko naiz eta begiratuko dut.

Eskerrik asko!