[Librezale] [Terminologia] PHP matrizekin zalantza
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ast, Urt 29, 10:53:40, CET 2015
Aupa Ibon,
Ibon Idoiaga Basaras<bixerdo a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko urtarrilak 29 10:41):
> Kaixo lagunak,
>
> phpBB foroak kudeatzeko sistemaren lokalizazioa pixkat eguneratzen nabil eta
> zalantza bat sortu zait.
>
> Pluralak itzulpenetan hobeto kudeatzeko matrizeak erabiltzen hasi dira
> azkenengo eguneraketan eta, batzutan, singularrak arraro samar geratzen
> dira. Adibidea:
>
>
>> 'VIEW_ONLINE_TIMES' => array(
>> 1 => 'based on users active over the past %d minute',
>> 2 => 'based on users active over the past %d minutes',
>> ),
>
>
>
> Kasu honetan adibidez, nire ustez 'azkenengo minutuan' bezala ulergarriagoa
> geratuko litzateke 'azkenengo minutu %dean' baino.
>
> Galdera hortik lioa, posible litzateke lehenengo lerroko aldagaia kentzea?
> Aldagaian atzean karaktere berezirik jarri ezean (demagun parentesiaren
> simboloa, hau da '%d(e)an') fitxategiak errorea emango luke?
>
> Momentuz, honela utzi dut:
>
>
>> 'VIEW_ONLINE_TIMES' => array(
>> 1 => 'azkenengo minutu %d(e)an egondako erabiltzaile aktiboetan
>> oinarrituta',
>> 2 => 'azkenengo %d minutuetan egondako erabiltzaile aktiboetan
>> oinarrituta',
>> ),
Ez luke errorerik emango, begira euren testak:
https://github.com/phpbb/phpbb/blob/040d451dcca9ae54d8f4b7bdd2f231033765a8f2/tests/user/lang_test.php#L34
Eta erabat ados, 'azkenengo minutuan' naturalagoa geratzen da eta
irakurtzeko errazagoa da.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago