[Librezale] [Terminologia] PHP matrizekin zalantza

Ibon Idoiaga Basaras bixerdo a bildua gmail.com
Ast, Urt 29, 18:18:14, CET 2015


Jo Julen, zeu beti hor. Eskerrik asko!


ibon

Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
urtarrilak 29 10:53):

> Aupa Ibon,
>
> Ibon Idoiaga Basaras<bixerdo a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2015(e)ko urtarrilak 29 10:41):
> > Kaixo lagunak,
> >
> > phpBB foroak kudeatzeko sistemaren lokalizazioa pixkat eguneratzen nabil
> eta
> > zalantza bat sortu zait.
> >
> > Pluralak itzulpenetan hobeto kudeatzeko matrizeak erabiltzen hasi dira
> > azkenengo eguneraketan eta, batzutan, singularrak arraro samar geratzen
> > dira. Adibidea:
> >
> >
> >> 'VIEW_ONLINE_TIMES'            => array(
> >>         1    => 'based on users active over the past %d minute',
> >>         2    => 'based on users active over the past %d minutes',
> >>     ),
> >
> >
> >
> > Kasu honetan adibidez, nire ustez 'azkenengo minutuan' bezala
> ulergarriagoa
> > geratuko litzateke 'azkenengo minutu %dean' baino.
> >
> > Galdera hortik lioa, posible litzateke lehenengo lerroko aldagaia
> kentzea?
> > Aldagaian atzean karaktere berezirik jarri ezean (demagun parentesiaren
> > simboloa, hau da '%d(e)an') fitxategiak errorea emango luke?
> >
> > Momentuz, honela utzi dut:
> >
> >
> >> 'VIEW_ONLINE_TIMES'                => array(
> >>         1    => 'azkenengo minutu %d(e)an egondako erabiltzaile
> aktiboetan
> >> oinarrituta',
> >>         2    => 'azkenengo %d minutuetan egondako erabiltzaile
> aktiboetan
> >> oinarrituta',
> >>     ),
>
>
> Ez luke errorerik emango, begira euren testak:
>
> https://github.com/phpbb/phpbb/blob/040d451dcca9ae54d8f4b7bdd2f231033765a8f2/tests/user/lang_test.php#L34
>
> Eta erabat ados, 'azkenengo minutuan' naturalagoa geratzen da eta
> irakurtzeko errazagoa da.
>
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150129/46d4294f/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago