[Librezale] Fwd: ehgaizka a bildua live.com zerrendakideak Mailman zerrendara bidalitako mezuak moderatzailearen onespena behar du.

Mikel Iturbe Urretxa mikel a bildua hamahiru.org
Ast, Urt 29, 10:29:04, CET 2015


Mikel Iturbe Urretxa<mikel a bildua hamahiru.org> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko urtarrilak 29 10:01):
> Manex Agirrezabal<manex.agirrezabal a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2015(e)ko urtarrilak 29 09:40):
>>
>> Iepa denoi:
>>
>> Gaizka Suarezek bidalitako mezu bat birbidaltzen dizuet.
>> ---------------------------------------------------------------------------------
>>
>> Subject:
>> Jardunaldiak (Software Librea)
>> From:
>> Gaizka Suarez Iparragirre <ehgaizka a bildua live.com>
>> Date:
>> 28/01/15 09:45
>> To:
>> "mailman a bildua librezale.org" <mailman a bildua librezale.org>
>>
>> Aupa Librezale!
>>
>> Gaizka Suarez naiz, eta Bilboko Goi Ingenieritza Eskolan ikasten nabil Telekomunikazioetako Ingenieritza. Gauza da, ikasle talde batek Ingenieritza Alternatiboari buruzko jardunaldi batzuk antolatu nahi ditugula otsailaren azken bi asteetan (16-19/23-26). Software Librea gaur eguneko ordenagailuetan alternatiba bihurtu da eta uste dugu, oso interesgarria litzatekela horri buruzko hitzaldi bat egitea gure jardunaldietan.
>>
>> Horregatik, jakin nahiko genuke ea Librezalen lanean dabilen norbati prest egongo litzatekeen epe horietan Software Libreari buruzko hitzaldi bat emateko. Benetan mesede ikaragarria izango litzateke guretzat!
>>
>> Posible izatekotan, egun eta ordua zehaztu beharko genituzke zuen egutegira moldatzeko.
>>
>> Ahal bezain laster erantzun! Eskerrik asko
>>
>> PD: Ez dakit hau den zuekin harremanetan jartzeko email egokia baina aurkitu dudan bakarra izan da. Egokia ez izanez gero pasatu email egokia edo jakinarazi zuen kideei. Eskerrik asko.
>>
>> Gaizka
>>
>
> Aupa Gaizka,
>
> Zer da zehazki nahi duzuena? Software librera sarrera bat?
>
> Nik printzipioz 16-19ko aste horretan posible izango nuke zerbait
> prestatu eta egitea.
>
> --
> mikel

Gaizka eta biok hasi gara zehaztasunak  zerrendatik kanpo lantzen.
Norbaitek parte hartu nahi badu, esan dezala, eta jakinaren gainean
jarriko dut.


-- 
mikel



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago