[Librezale] Fwd: ehgaizka a bildua live.com zerrendakideak Mailman zerrendara bidalitako mezuak moderatzailearen onespena behar du.

Mikel Iturbe Urretxa mikel a bildua hamahiru.org
Ast, Urt 29, 10:01:20, CET 2015


Manex Agirrezabal<manex.agirrezabal a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2015(e)ko urtarrilak 29 09:40):
>
> Iepa denoi:
>
> Gaizka Suarezek bidalitako mezu bat birbidaltzen dizuet.
> ---------------------------------------------------------------------------------
>
> Subject:
> Jardunaldiak (Software Librea)
> From:
> Gaizka Suarez Iparragirre <ehgaizka a bildua live.com>
> Date:
> 28/01/15 09:45
> To:
> "mailman a bildua librezale.org" <mailman a bildua librezale.org>
>
> Aupa Librezale!
>
> Gaizka Suarez naiz, eta Bilboko Goi Ingenieritza Eskolan ikasten nabil Telekomunikazioetako Ingenieritza. Gauza da, ikasle talde batek Ingenieritza Alternatiboari buruzko jardunaldi batzuk antolatu nahi ditugula otsailaren azken bi asteetan (16-19/23-26). Software Librea gaur eguneko ordenagailuetan alternatiba bihurtu da eta uste dugu, oso interesgarria litzatekela horri buruzko hitzaldi bat egitea gure jardunaldietan.
>
> Horregatik, jakin nahiko genuke ea Librezalen lanean dabilen norbati prest egongo litzatekeen epe horietan Software Libreari buruzko hitzaldi bat emateko. Benetan mesede ikaragarria izango litzateke guretzat!
>
> Posible izatekotan, egun eta ordua zehaztu beharko genituzke zuen egutegira moldatzeko.
>
> Ahal bezain laster erantzun! Eskerrik asko
>
> PD: Ez dakit hau den zuekin harremanetan jartzeko email egokia baina aurkitu dudan bakarra izan da. Egokia ez izanez gero pasatu email egokia edo jakinarazi zuen kideei. Eskerrik asko.
>
> Gaizka
>

Aupa Gaizka,

Zer da zehazki nahi duzuena? Software librera sarrera bat?

Nik printzipioz 16-19ko aste horretan posible izango nuke zerbait
prestatu eta egitea.

-- 
mikel



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago