[Librezale] [Terminologia] Mirror Tab

Dooteo dooteo a bildua zundan.com
Lar, Ots 14, 12:07:07, CET 2015


Yeuuuuuuuuuuup Julen,

Jatorrizko mezua: lr., 2015-02-14 10:56 +0100, egilea: Julen Ruiz
Aizpuru
> Egun on Librezale,
> 
> Gaur gaurkoz Androiderako Firefoxen fitxa bat beste gailu bateko
> pantailan bistaratzeko eginbidea erabilgarri dago. Hau oro har
> Chromecast, Roku edo antzerako gailuren batekin erabiltzeko dago
> pentsatuta. Argibide gehiago ondorengo orrian aurkituko dituzue:
> https://blog.mozilla.org/futurereleases/2014/10/16/test-sending-web-pages-to-a-second-screen-from-firefox-for-android-beta/
> 
> Mahaigainerako bertsioan ere gehitu dute orain eta lokalizazioa
> berrikusten ari nintzela duda sortu zait. Eginbidea aktibatzeko
> agindua ematerakoan, 'Mirror Tab' da botoiaren testua eta momentuz
> 'Ispilatu fitxa' erabili da. Baina ez nago erabat konbentzituta eta ez
> dakit oso ondo ulertzen den.
> 
> 'Islatu fitxa' ere pentsatu dut baina ez nago ziur erabat zuzena denik.
> 
> Inork bestelako iritzi edo proposamenik?

GNOMEn bi monitorek eduki berdina agertzeko 'Ispilatu pantailak'
erabiltzen da. Hori dela eta _ispilatu_ erabiliko nuke. Eta zentzu
berean, egin duzun 'Ispilatu fitxa' itzulpena oso egokia iruditzen zait,
jatorrizkoan 'Mirror' aditza baita.

+1 'Ispilatu fitxa'-ri

Ondo izan,

Dooteo




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago