[Librezale] [Terminologia] Mirror Tab
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Lar, Ots 14, 10:56:27, CET 2015
Egun on Librezale,
Gaur gaurkoz Androiderako Firefoxen fitxa bat beste gailu bateko
pantailan bistaratzeko eginbidea erabilgarri dago. Hau oro har
Chromecast, Roku edo antzerako gailuren batekin erabiltzeko dago
pentsatuta. Argibide gehiago ondorengo orrian aurkituko dituzue:
https://blog.mozilla.org/futurereleases/2014/10/16/test-sending-web-pages-to-a-second-screen-from-firefox-for-android-beta/
Mahaigainerako bertsioan ere gehitu dute orain eta lokalizazioa
berrikusten ari nintzela duda sortu zait. Eginbidea aktibatzeko
agindua ematerakoan, 'Mirror Tab' da botoiaren testua eta momentuz
'Ispilatu fitxa' erabili da. Baina ez nago erabat konbentzituta eta ez
dakit oso ondo ulertzen den.
'Islatu fitxa' ere pentsatu dut baina ez nago ziur erabat zuzena denik.
Inork bestelako iritzi edo proposamenik?
Eskerrik asko!
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago