[Librezale] [Firefox OS] 2.2 bertsioaren egutegia

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Ots 12, 00:36:39, CET 2015


Gabon!

Firefox OS 2.2 bertsioaren egutegiaren berri eman dute posta-zerrendan, 
antolatzen joan gaitezen. Azkenaldian denbora gutxirekin nabil, baina 
espero dut laster bueltatzea betiko martxara. Uste dut denon artean ez 
dugula arazorik izango epeak betetzeko.

_Feature landing:_ *otsailaren 23an* - suposatzen da kateen %80a 
zehaztuta egongo dela ordurako, beraz kate berri mordoa egongo dira 
itzultzen hasteko.

_Kateen izoztea (string freeze):_ *apirilaren 4an*. Suposatzen da data 
honetatik aurrera kateetan ez dela inolako aldaketarik egongo, eta lasai 
itzul dezakegula falta zaiguna, edo konpondu beharrekoa konpondu.


Ez ahaztu 2.2 bertsiorako kateak hemen daudela: 
http://mozilla.locamotion.org/projects/firefoxos/


Oraingoz besterik ez :)

Ibai.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20150212/3da9c6b0/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago