[Librezale] koloreak libreoffice 4.4

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
Or, Ots 6, 22:29:56, CET 2015


or., 2015.eko otsren 06a 15:37(e)an, Asier Sarasua Garmendia igorleak 
idatzi zuen:
> or., 2015.eko otsren 06a 12:24(e)an, Ander Elortondo igorleak idatzi 
> zuen:
>> kaixo:
>>
>>   Ez dakit kontu berria den edo ez, baina linux erabiltzaileon koloreak
>> libreoffice 4.4an behintzat ez datoz bat nire begiek ikusten 
>> dutenarekin.
>>
>>  Horretaz gain windows eta linux sistemek ez dute libreoffice kolore
>> aukera berdinak? zergatik? aldatzeri badago, non aukeratzen da?
>
> Nik esango nuke kolore berdinak direla, baina paleta beste modu batera 
> dagoela antolatuta.
>
> - Windowsen, kolorearen arabera: hori guztiak, gorri guztiak, berde 
> guztiak...
> - Linuxen, zenbakiaren arabera: 1 zenbakia duten koloreak, 2 zenbakia 
> duten koloreak...
>
> Koloreak konfiguratzeko, "Tresnak -> Aukerak -> LibreOffice -> Koloreak".
>
> Asier

Eskerrik asko erantzunagatik. Beti ikasten dut zuekin.
Bi sistemetako paletak alderatu ditut. Fitxategiak berdinak daude, baina 
windows sistemakoan itzulpena erabatekoa ez izateaz gain ezberdina da.

Batetik grisak % bezala daude eta bestetik brown kolorea itzultzeke 
dago, besteak beste. Linuxen dena itzulia ageri da, baina ez dago marroirik.

Bestalde, linuxen windowsko standar.soc paleta kargatuz erraz lortzen da 
windowseko paleta linux ingurunera pasatzea.

Ni koloreekin desastre bat naiz, emaztea desesperatu artekoa ;-) eta ez 
naiz gai inkscapen agertzen diren dozena kolorea baino gehiago esateko 
baina libreofficen nik hainbat "hori" eta "laranja" marroi ikusten ditut....


izan libre izan euskaldun!
Ander






Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago