[Librezale] Fwd: Thunderbird 38 / Lightning 4.0 sign-offs
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Iga, Api 26, 13:22:52, CEST 2015
ar., 2015.eko apiren 21a 07:55(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
zuen:
> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> apirilak 21 01:16):
>> or., 2015.eko apiren 17a 15:40(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
>> zuen:
>>> Aupa!
>>>
>>> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>>> apirilak 17 02:10):
>>>>
>>>> Lightning eta Thunderbird % 100.
>>>> Hainbat zuzenketa eta homogeneizazio egin ditugu Osoitzek eta biok.
>>>> Oraindik zer hobetu asko badago ere, itzulpen guztiak eginda daude eta
>>>> emaitza Mozillara bidaltzeko moduan dago.
>>>
>>> Sinkronizatu ditut fitxategiak Mercurial biltegiarekin. Uneko egoera:
>>> https://l10n.mozilla.org/teams/eu
>>>
>>> Bihurketa egiterakoan laster-teklen abisu bat eman dit, eta build-ek
>>> horren eta gehiagoren berri ematen dute:
>>
>> Abisuak oinarri hartuta itzulpena hobetzen saiatu naiz, baina
>> ondorengoekin laguntza behar dut:
>>
>>> https://l10n.mozilla.org/dashboard/compare?run=488381 (Thunderbird)
>>
>> *1. eta 2. abisua:*
>>
>> Kate bi hauek Mozilla Thunderbird-en Laguntza -> Thunderbird(i) buruz
>> leihoan agertzen den testuan erabiltzen dira.
>>
>> Ez dut iturri-kodea begiratu baina kateak ordenatu ondoren, ingeleseko
>> testuak hau esaten duela uste dut:
>> (1) &brandShortName; is designed by (&brandShortName; = "Thunderbird")
>> (2) &vendorShortName; (&vendorShortName; = "Mozilla")
>> (3) , a
>> (4) global community
>> (5) working together to keep the Web open, public and accessible to all.
>>
>> Nire etxeko Thunderbird zaharrak antzeko testu bat du baina bere egitura
>> ikusita bizpahiru aldagai zituen kate bat zela ondorioztatzen dut.
>> Beraz, arazorik gabe euskaratuta dago. Kontua da oraingo bertsioan
>> programatzaileren batek testua 5 zati desberdinetan apurtu duela eta
>> hori, euskarak bezala beste egitura gramatikal bat duen hizkuntza
>> batentzat (aditza amaieran...), arazo galanta da :-(
>
> Kopiatu Firefoxekoa? Berdin-berdina da.
> https://hg.mozilla.org/releases/l10n/mozilla-aurora/eu/file/af960252451c/browser/chrome/browser/aboutDialog.dtd#l35
Aste osoa egon naiz hau egiteko ordu bat ateratzeko eta orain lortu dut :-/
Begiratu dut diozuna eta ez dut ulertzen nola Firefox-en egindakoak ez
duen errorerik ematen. Kate originalek batzuetan aldagaiak dituzte
(&brandShortName;) eta beste batzuetan ez. Zuk kasu batzuetan aldagaiak
erabili dituzu nahiz eta kate originalak aldagairik ez izan.
Nik egiten nuen proposamenak hori errespetatzen zuen gero programazio
errorerik ez emateko, baina badirudi horrek ez duela axola.
Ez dut programazio mailan sartu nahi esaldi sinple bat itzultzeko eta
gainera dagoeneko aldaketak Julenek egin dituela ikusi dut, beraz puntu
hau itxitzat ematen dut.
>
>> Hala ere, nire ustez, iturri-kodea aldatu duen programatzaileak beste
>> hizkuntzak kontuan izan ez dituelakoan nago eta bug bat edo antzeko
>> zerbait sortu beharko zen 5 zatitan dagoen esaldia berriz kate bakarra
>> izan dadin. Zuk hori bideratzerik baduzu IRC txatetik edo ezagutuko
>> duzun beste kanalen batetik?
>
> Bug honek urteak ditu.... :(
Arazo horrek urteak eramango ditu baina inork buga erreportatu du eta
konpondu gabe urteak daramatza? Ez zaitez begiratzen hasi, egia esan,
modu batera zein bestera pena izango da.
>
>
>> *3. abisua:*
>>
>> Originala ingelesez:
>> %S%%
>> Dagoen euskaraketa:
>> % %S%
>> Mozilla-ko arbelak ematen duen abisua:
>> Found single %
>>
>> Agian portzentajeen erabilera oker ulertu dut, baina horrela balitz,
>> beste hainbat eta hainbat katetan ere erroreak egon beharko lirateke.
>> Izan liteke originalak bi % jarraian izateak abisu faltsu bat sortzea?
>> Horrela bada, abisu honi ezikusi egin beharko genioke.
>
> Abisua faltsua izan liteke, baina euskaratzea okerra da: ehuneko
> karakterea bera bistara dadin, bi ehuneko karaktere jarri behar dira
> jarraian, ihes-karaktere gisa erabiliz alegia. Beraz: '%%%S'
>
> Berdin jarri dituzun besteekin.
Hauek ere zuzenduta daudela ikusi dut.
Ba pozten naiz, baina aurretiaz jakin izan banu ez nuke aste osoa
hutsune bat noiz bilatu pentsatzen egongo.
Argi dago nire erantzun denbora guztiz desegokia izan dela. Horrela ezin
da itzulpen baten ardura izan. Seme-alabak izateak nire dedikazioa
ikaragarri dedikatu ditu, bai Librezalen, bai beste hainbat lekutan.
Ebidentzia onartzen dut eta Thunderbird-en euskaraketa beste norbaitek
kudeatzea/dinamizatzea eskatzen dut. Ni, orain behintzat, ez naiz gai.
Saiatuko naiz Librezalen parte-hartzen nola edo ala baina nire erritmoan.
Goraintziak guztioi,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago