[Librezale] Fwd: Thunderbird 38 / Lightning 4.0 sign-offs
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
As, Api 21, 07:55:42, CEST 2015
Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
apirilak 21 01:16):
> or., 2015.eko apiren 17a 15:40(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
> zuen:
>> Aupa!
>>
>> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>> apirilak 17 02:10):
>>>
>>> Lightning eta Thunderbird % 100.
>>> Hainbat zuzenketa eta homogeneizazio egin ditugu Osoitzek eta biok.
>>> Oraindik zer hobetu asko badago ere, itzulpen guztiak eginda daude eta
>>> emaitza Mozillara bidaltzeko moduan dago.
>>
>> Sinkronizatu ditut fitxategiak Mercurial biltegiarekin. Uneko egoera:
>> https://l10n.mozilla.org/teams/eu
>>
>> Bihurketa egiterakoan laster-teklen abisu bat eman dit, eta build-ek
>> horren eta gehiagoren berri ematen dute:
>
> Abisuak oinarri hartuta itzulpena hobetzen saiatu naiz, baina
> ondorengoekin laguntza behar dut:
>
>> https://l10n.mozilla.org/dashboard/compare?run=488381 (Thunderbird)
>
> *1. eta 2. abisua:*
>
> Kate bi hauek Mozilla Thunderbird-en Laguntza -> Thunderbird(i) buruz
> leihoan agertzen den testuan erabiltzen dira.
>
> Ez dut iturri-kodea begiratu baina kateak ordenatu ondoren, ingeleseko
> testuak hau esaten duela uste dut:
> (1) &brandShortName; is designed by (&brandShortName; = "Thunderbird")
> (2) &vendorShortName; (&vendorShortName; = "Mozilla")
> (3) , a
> (4) global community
> (5) working together to keep the Web open, public and accessible to all.
>
> Nire etxeko Thunderbird zaharrak antzeko testu bat du baina bere egitura
> ikusita bizpahiru aldagai zituen kate bat zela ondorioztatzen dut.
> Beraz, arazorik gabe euskaratuta dago. Kontua da oraingo bertsioan
> programatzaileren batek testua 5 zati desberdinetan apurtu duela eta
> hori, euskarak bezala beste egitura gramatikal bat duen hizkuntza
> batentzat (aditza amaieran...), arazo galanta da :-(
Kopiatu Firefoxekoa? Berdin-berdina da.
https://hg.mozilla.org/releases/l10n/mozilla-aurora/eu/file/af960252451c/browser/chrome/browser/aboutDialog.dtd#l35
> Hala ere, nire ustez, iturri-kodea aldatu duen programatzaileak beste
> hizkuntzak kontuan izan ez dituelakoan nago eta bug bat edo antzeko
> zerbait sortu beharko zen 5 zatitan dagoen esaldia berriz kate bakarra
> izan dadin. Zuk hori bideratzerik baduzu IRC txatetik edo ezagutuko
> duzun beste kanalen batetik?
Bug honek urteak ditu.... :(
> *3. abisua:*
>
> Originala ingelesez:
> %S%%
> Dagoen euskaraketa:
> % %S%
> Mozilla-ko arbelak ematen duen abisua:
> Found single %
>
> Agian portzentajeen erabilera oker ulertu dut, baina horrela balitz,
> beste hainbat eta hainbat katetan ere erroreak egon beharko lirateke.
> Izan liteke originalak bi % jarraian izateak abisu faltsu bat sortzea?
> Horrela bada, abisu honi ezikusi egin beharko genioke.
Abisua faltsua izan liteke, baina euskaratzea okerra da: ehuneko
karakterea bera bistara dadin, bi ehuneko karaktere jarri behar dira
jarraian, ihes-karaktere gisa erabiliz alegia. Beraz: '%%%S'
Berdin jarri dituzun besteekin.
>
>> https://l10n.mozilla.org/dashboard/compare?run=488382 (Calendar)
>
> *1. abisua:*
>
> Originala ingelesez:
> %1$S days
> Dagoen euskaraketa:
> %1$S egun
> Mozilla-ko arbelak ematen duen abisua:
> Double ordered argument 1
>
> Gorago azaldutakoagatik, nik abisu hau faltsua dela esango nuke, baina
> ez nago ziur.
Hau positibo faltsua da, bai. Argibide gehiago:
http://markmail.org/thread/rwgos45n2yj4deu4
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago