[Librezale] Graduondoko lokalizazioa
Ixiar Iza Agirre
i.iza a bildua elhuyar.com
As, Api 21, 11:06:59, CEST 2015
Iritsi zait baimena. Eskerrik asko.
> Ondo egongo litzateke webak eskaintzen duen berrikusteko aukera
> erabiliko bazenu, itzulpen-unitateen ikuspegi orokorra erabiliz
> (editorean, 'Overview'), unitateak banaka gainbegira daitezke-eta.
> Unean itzulita dagoena gainbegiratutako gisa marka dezakezu jada eta
> horrela Leirek egiten dituen itzulpenak bakarrik bistaratu eta
gainbegiratzeko modua izango zenuke.
>
Ikusi nituen iragazkiak. Eta erabiliko ditut gainbegiraketarako.
Dena den, baliatuko dugu POa deskargatzeko aukera ere. Hartara, kontsultak
egiteko erabil dezakegu lokalizatzean eta bukaerako zuzenketetarako,
gainbegiratzean. Ez dakit ezagutzen duzuen xBench <http://www.xbench.net/>
tresna, baina bikaina da horretarako, eta 2.9 bertsioa doakoa
<http://www.xbench.net/index.php/download> da (baditu muga batzuk,
adibidez, ez ditu testu-formatuak onartzen, baina tresna bikaina da hala
ere); hemen <http://www.localization.it/xbench-free-tool-to-improve-your/>badago
lokalizazioetarako izan dezakeen erabileraren adibide bat, eta hemen
<http://www.lalinternadeltraductor.org/n7/xbench.html>, ikuspegi orokor bat.
Ixiar
2015-04-20 19:40 GMT+02:00 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>:
> Ixiar Iza Agirre<i.iza a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2015(e)ko apirilak 20 17:32):
> >
> > 2015-03-24 13:49 GMT+01:00 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>:
> >>
> >> Aupa Ixiar,
> >>
> >> Ixiar Iza Agirre<i.iza a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
> >> (2015(e)ko martxoak 24 13:05):
> >> > Pitivi-ren bertsio zuzendua bidaltzeko dut oraindik, baina ikasle bat
> >> > animatu da ikasketa-bukaerako proiektuan lokalizazio bat egitera.
> >> > VLCan 7000 hitz inguru falta omen ziren:
> >> >
> >> >> Handi xamarra (7000 hitz egiteke) eta teknikoa da baina VLC osatzeko
> >> >> aukera polita izan daiteke hau
> >> >> https://www.transifex.com/projects/p/vlc-trans/language/eu/
> >> >
> >> >
> >> > Saitu naiz sartzen baina ezin dut. Oraindik horrela dago? Aplikazioa
> >> > ezagutzeak asko laguntzen die ikasleei lokalizazioa egiten, eta oso
> >> > egokia
> >> > izan daiteke proiekturako.
> >> >
> >>
> >> Oker ez banago saioa hasita izan behar duzu proiektua ikusi ahal
> >> izateko. Zuzenean editatzeko aparteko baimenak behar dira (nik eman
> >> ditzaket)
> >>
> >> Egoerari dagokionez, une honetan 7.045 hitz falta dira (849 kate).
> >> Lehen bezain teknikoa izaten segitzen du ;)
> >>
> >> Galdera laburra: lan hau berrikusia izango da? Konturatu Transifexek
> >> aukera hori eskaintzen duela.
> >>
> >
> > Kaixo, Julen:
> > Badirudi animatzen dela VLCaren lokalizazioa bukatzera.
>
> Primeran!!
>
> > Izena eman dut, zer
> > falta den ikusteko eta ikastaro-bukaerako proiektu egokia den
> begiratzeko,
> > eta baietz iruditu zait. Nik eskatu dut taldean sartzeko baimena, eta
> > Leireri esango diot izena emateko eta taldean sartzeko baimena eskatzeko.
>
> Ondo, berrikusteko baimenak dituzu jada.
>
> > Eta Leirek itzulitakoak berrikusiko ditut (nahitaez egin behar dut hori),
> > baina zaila da programa oso-osoa begiratzea.
>
> Ondo egongo litzateke webak eskaintzen duen berrikusteko aukera
> erabiliko bazenu, itzulpen-unitateen ikuspegi orokorra erabiliz
> (editorean, 'Overview'), unitateak banaka gainbegira daitezke-eta.
> Unean itzulita dagoena gainbegiratutako gisa marka dezakezu jada eta
> horrela Leirek egiten dituen itzulpenak bakarrik bistaratu eta
> gainbegiratzeko modua izango zenuke.
>
> > Hortik aurrera, galderak besterik ez: Lokalizazioa transifexen egin
> beharra
> > dago?
>
> Ez da derrigorrezkoa, baina egindako lana bertan kargatu behar da
> hortik hartzen baitituzte garatzaileek lokalizatutako fitxategiak.
>
> Baliabide batean klik egitean bistaratzen den popup leihoko 'Download
> for translation' aukerarekin fitxategia deskarga daiteke. Gero atzera
> igotzeko toki berean 'Upload file' sakatu eta fitxategia hautatu behar
> da.
>
> > Deskargatu daiteke POa eta gero berriro kargatu? Edo, gutxienez,
> > lokalizatutakoan, lor daiteke fitxategi elebidun bat egiaztapenak egiteko
> > bederen?
>
> Bai, mahaigaineko VLCren kasuan PO formatua darabilte zuzenean.
> Androiderako edo iOSerako bertsioak lokalizatuz gero, bestelako
> formatuak erabiltzen dira.
>
> > Hemendik jarraituko dugu hau lotzen? Beste hari batetik?...
>
> Sortu nahi beste hari posta-zerrendan; momentura arte inori ez zaio
> dirurik kobratu ;)
>
> Galdera gehiago izanez gero, bota lasai.
>
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.eus
> http://librezale.eus/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150421/e246e79b/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago