[Librezale] Graduondoko lokalizazioa
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Api 20, 19:40:49, CEST 2015
Ixiar Iza Agirre<i.iza a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko apirilak 20 17:32):
>
> 2015-03-24 13:49 GMT+01:00 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>:
>>
>> Aupa Ixiar,
>>
>> Ixiar Iza Agirre<i.iza a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2015(e)ko martxoak 24 13:05):
>> > Pitivi-ren bertsio zuzendua bidaltzeko dut oraindik, baina ikasle bat
>> > animatu da ikasketa-bukaerako proiektuan lokalizazio bat egitera.
>> > VLCan 7000 hitz inguru falta omen ziren:
>> >
>> >> Handi xamarra (7000 hitz egiteke) eta teknikoa da baina VLC osatzeko
>> >> aukera polita izan daiteke hau
>> >> https://www.transifex.com/projects/p/vlc-trans/language/eu/
>> >
>> >
>> > Saitu naiz sartzen baina ezin dut. Oraindik horrela dago? Aplikazioa
>> > ezagutzeak asko laguntzen die ikasleei lokalizazioa egiten, eta oso
>> > egokia
>> > izan daiteke proiekturako.
>> >
>>
>> Oker ez banago saioa hasita izan behar duzu proiektua ikusi ahal
>> izateko. Zuzenean editatzeko aparteko baimenak behar dira (nik eman
>> ditzaket)
>>
>> Egoerari dagokionez, une honetan 7.045 hitz falta dira (849 kate).
>> Lehen bezain teknikoa izaten segitzen du ;)
>>
>> Galdera laburra: lan hau berrikusia izango da? Konturatu Transifexek
>> aukera hori eskaintzen duela.
>>
>
> Kaixo, Julen:
> Badirudi animatzen dela VLCaren lokalizazioa bukatzera.
Primeran!!
> Izena eman dut, zer
> falta den ikusteko eta ikastaro-bukaerako proiektu egokia den begiratzeko,
> eta baietz iruditu zait. Nik eskatu dut taldean sartzeko baimena, eta
> Leireri esango diot izena emateko eta taldean sartzeko baimena eskatzeko.
Ondo, berrikusteko baimenak dituzu jada.
> Eta Leirek itzulitakoak berrikusiko ditut (nahitaez egin behar dut hori),
> baina zaila da programa oso-osoa begiratzea.
Ondo egongo litzateke webak eskaintzen duen berrikusteko aukera
erabiliko bazenu, itzulpen-unitateen ikuspegi orokorra erabiliz
(editorean, 'Overview'), unitateak banaka gainbegira daitezke-eta.
Unean itzulita dagoena gainbegiratutako gisa marka dezakezu jada eta
horrela Leirek egiten dituen itzulpenak bakarrik bistaratu eta
gainbegiratzeko modua izango zenuke.
> Hortik aurrera, galderak besterik ez: Lokalizazioa transifexen egin beharra
> dago?
Ez da derrigorrezkoa, baina egindako lana bertan kargatu behar da
hortik hartzen baitituzte garatzaileek lokalizatutako fitxategiak.
Baliabide batean klik egitean bistaratzen den popup leihoko 'Download
for translation' aukerarekin fitxategia deskarga daiteke. Gero atzera
igotzeko toki berean 'Upload file' sakatu eta fitxategia hautatu behar
da.
> Deskargatu daiteke POa eta gero berriro kargatu? Edo, gutxienez,
> lokalizatutakoan, lor daiteke fitxategi elebidun bat egiaztapenak egiteko
> bederen?
Bai, mahaigaineko VLCren kasuan PO formatua darabilte zuzenean.
Androiderako edo iOSerako bertsioak lokalizatuz gero, bestelako
formatuak erabiltzen dira.
> Hemendik jarraituko dugu hau lotzen? Beste hari batetik?...
Sortu nahi beste hari posta-zerrendan; momentura arte inori ez zaio
dirurik kobratu ;)
Galdera gehiago izanez gero, bota lasai.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago