[Librezale] Fwd: Thunderbird 38 / Lightning 4.0 sign-offs

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Api 21, 01:16:25, CEST 2015


or., 2015.eko apiren 17a 15:40(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
zuen:
> Aupa!
> 
> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> apirilak 17 02:10):
>>
>> Lightning eta Thunderbird % 100.
>> Hainbat zuzenketa eta homogeneizazio egin ditugu Osoitzek eta biok.
>> Oraindik zer hobetu asko badago ere, itzulpen guztiak eginda daude eta
>> emaitza Mozillara bidaltzeko moduan dago.
> 
> Sinkronizatu ditut fitxategiak Mercurial biltegiarekin. Uneko egoera:
> https://l10n.mozilla.org/teams/eu
> 
> Bihurketa egiterakoan laster-teklen abisu bat eman dit, eta build-ek
> horren eta gehiagoren berri ematen dute:

Abisuak oinarri hartuta itzulpena hobetzen saiatu naiz, baina
ondorengoekin laguntza behar dut:

> https://l10n.mozilla.org/dashboard/compare?run=488381 (Thunderbird)

*1. eta 2. abisua:*

Kate bi hauek Mozilla Thunderbird-en Laguntza -> Thunderbird(i) buruz
leihoan agertzen den testuan erabiltzen dira.

Ez dut iturri-kodea begiratu baina kateak ordenatu ondoren, ingeleseko
testuak hau esaten duela uste dut:
(1) &brandShortName; is designed by   (&brandShortName; = "Thunderbird")
(2) &vendorShortName;                 (&vendorShortName; = "Mozilla")
(3) , a
(4) global community
(5)  working together to keep the Web open, public and accessible to all.

Nire etxeko Thunderbird zaharrak antzeko testu bat du baina bere egitura
ikusita bizpahiru aldagai zituen kate bat zela ondorioztatzen dut.
Beraz, arazorik gabe euskaratuta dago. Kontua da oraingo bertsioan
programatzaileren batek testua 5 zati desberdinetan apurtu duela eta
hori, euskarak bezala beste egitura gramatikal bat duen hizkuntza
batentzat (aditza amaieran...), arazo galanta da :-(

Beraz, ingeleseko zatiketa hori bai ala bai errespetatzen duen testu bat
prestatzea beste erremediorik ez dago. Hori berori da esaldi hau
euskaratu duenak edo dutenek egiten saiatu direna, baina testua
gidoiaren beharretara bihurritzean programazioaren ikuspuntutik
aldagaiak kate batetik bestera mugitu ezin zirela ez dute kontuan izan.
Azkenean, honela utzi ditut kateak:
(1) &brandShortName; diseinatu duen  (&brandShortName; = "Thunderbird")
(2) &vendorShortName;                (&vendorShortName; = "Mozilla")
(3) , weba ireki, publiko eta guztiontzat atzigarri mantentzeko lanean
dabilen
(4) komunitate globala
(5) da.

Julen, aldaketa hauek kargatzean abisu larririk ez ematea espero dut.
Hala ere, nire ustez, iturri-kodea aldatu duen programatzaileak beste
hizkuntzak kontuan izan ez dituelakoan nago eta bug bat edo antzeko
zerbait sortu beharko zen 5 zatitan dagoen esaldia berriz kate bakarra
izan dadin. Zuk hori bideratzerik baduzu IRC txatetik edo ezagutuko
duzun beste kanalen batetik?

*3. abisua:*

Originala ingelesez:
	%S%%
Dagoen euskaraketa:
	% %S%
Mozilla-ko arbelak ematen duen abisua:
	Found single %

Agian portzentajeen erabilera oker ulertu dut, baina horrela balitz,
beste hainbat eta hainbat katetan ere erroreak egon beharko lirateke.
Izan liteke originalak bi % jarraian izateak abisu faltsu bat sortzea?
Horrela bada, abisu honi ezikusi egin beharko genioke.

*4. abisua:*

Originala ingelesez:
	%S%% full
Dagoen euskaraketa:
	% %S% beteta
Mozilla-ko arbelak ematen duen abisua:
	Found single %

Gorago azaldutakoagatik, nik abisu hau faltsua dela esango nuke, baina
ez nago ziur.

*5. abisua:*

Originala ingelesez:
	%S%%
Dagoen euskaraketa:
	% %S%
Mozilla-ko arbelak ematen duen abisua:
	Found single %

Gorago azaldutakoagatik, nik abisu hau faltsua dela esango nuke, baina
ez nago ziur.

> https://l10n.mozilla.org/dashboard/compare?run=488382 (Calendar)

*1. abisua:*

Originala ingelesez:
	%1$S days
Dagoen euskaraketa:
	%1$S egun
Mozilla-ko arbelak ematen duen abisua:
	Double ordered argument 1

Gorago azaldutakoagatik, nik abisu hau faltsua dela esango nuke, baina
ez nago ziur.

*2. abisua:*

Originala ingelesez:
	%1$S%% Complete
Dagoen euskaraketa:
	% %1$S% osatua
Mozilla-ko arbelak ematen duen abisua:
	Found single %

Gorago azaldutakoagatik, nik abisu hau faltsua dela esango nuke, baina
ez nago ziur.


Kontu hauetakoren batean norbaitek laguntzerik balu, asko eskertuko nuke.

Goraintziak,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago