[Librezale] Cyanogen Euskaraz proiektua
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
As, Api 21, 02:02:06, CEST 2015
ig., 2015.eko apiren 19a 21:43(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> Bueno, lortu dut zerbait Android AOSP glosarioa sortzeko bide horretan.
>
> Androidek erabiltzen duen formatua ez omen da XLIFF arrunta, xml
> fitxategietan xliff formatuari erreferentzia egiten bazaio ere.
>
> Tresna honi esker fitxategi batzuk po formatura pasatu ahal izan ditut:
> https://github.com/miracle2k/android2po
>
> Android AOSP proiektuaren parte oso txiki baten glosarioa badut jada,
> proiektu osokoa ateratzeko python script bat idazteko asmoa dut, inork
> ideia hoberen bat ez badu.
>
> Kuxkuxeo modura, hona aurkitu ditudan erabaki kurioso batzuk:
>
> * mobile -> mugikor. Badirudi 'sakelako' proposamena borroka galtzen ari
> dela.
>
> * (lock) pattern -> eredu. Gorka, uste dut hau fosilizatu egin dela jada.
>
> * storage -> memoria. Jendeari RAM eta biltegiratzea bereiztea kostatzen
> zitzaionez dena berdin izendatu dezagun. Hurrengo bertsioan: Sortu
> fitxategia -> Potxokitu zera, Ezabatu irudia -> Potxokitu zera, Editatu
> testua -> Potxokitu zera, eta abar.
>
> * ringtone -> tonu. :-/ ziur?
> http://hiztegiak.elhuyar.org/eu_es/tonu
> http://hiztegiak.elhuyar.org/eu_es/doinu
>
> * accessibility -> erabilerraztasuna. Nik beti izan dut nahiago
> erabilerraztasuna usability esateko eta irisgarritasuna accesibility
> esateko. Zehatzagoa iruditzen zait, baina azken boladan sinonimo bihurtu
> direla dirudi:
> http://www.ehu.eus/eu/irisgarritasuna
> http://www.zabalgarbi.com/eu/Erabilerraztasuna.html
Zurekin ados nago. Nik urteak daramatzat webgunetan agertzen den WAI
oharrak eta antzekoekin lotutako "accessibility" hitza "irisgarritasun"
bezala euskaratzen. Eta zuk bezala, duela urte batzuk puri-purian zegoen
"usability" kontzeptuaren euskaraketa logikoena eta egokiena
"erabilERRAZtasun" delakoan nago.
Nire ustez gakoa "erabilGARRItasun" eta "erabilERRAZtasun" hitzen artean
dago. Oso antzekoak dira eta dituzten konnotazioak ez dabiltza urrun
beraien artean.
Euskalterm-i begiratzen badiogu adibidez, okerrik ez duela esango nuke:
accessibility -> erabilerraztasun (8 aldiz, informatika arloan),
irisgarritasun (1 aldiz, zientzia arloan)
usability -> erabilgarritasun (1 aldiz, informatika arloan)
Elhuyarren zientzia eta teknologia hiztegiak[1] "accessibility"
euskaratzeko "irisgarritasun" hobesten du, baina hau ere badio:
"Irisgarritasun kontzeptua, atzigarritasun edo erabilerraztasun
bezala ere ezagutzen da."
Kuriositateagatik, Microsoft-en "Basque Style Guide"[2] delakoan
begiratu dut (ohiko Copyright oharrarekin amaitzen da) eta ondokoak
bilatuz ez dut itzulpenik aurkitu: accesibility, usability, irisgarri,
erabilerraz, erabilgarri.
Mozilla-ko Transvision delakoan ere begiratu dut (Aurora biltegian),
baina bertako datuek ez didate asko lagundu:
"accessibility" -> "irisgarritasun (1 aldiz), "erabilerraztasun" (3
aldiz), "erabilgarritasun" (1 aldiz).
"usability" -> (emaitzik ez)
[1] http://zthiztegia.elhuyar.org/
[2]
http://download.microsoft.com/download/E/D/4/ED467C9D-0BB3-406D-B6F0-1D87EEA2137F/eus-esp-StyleGuide.pdf
Zerbaitetan lagundu izana espero dut. Ondo izan,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago