[Librezale] Cyanogen Euskaraz proiektua

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Iga, Api 19, 21:43:41, CEST 2015


Bueno, lortu dut zerbait Android AOSP glosarioa sortzeko bide horretan.

Androidek erabiltzen duen formatua ez omen da XLIFF arrunta, xml
fitxategietan xliff formatuari erreferentzia egiten bazaio ere.

Tresna honi esker fitxategi batzuk po formatura pasatu ahal izan ditut:
https://github.com/miracle2k/android2po

Android AOSP proiektuaren parte oso txiki baten glosarioa badut jada,
proiektu osokoa ateratzeko python script bat idazteko asmoa dut, inork
ideia hoberen bat ez badu.

Kuxkuxeo modura, hona aurkitu ditudan erabaki kurioso batzuk:

* mobile -> mugikor. Badirudi 'sakelako' proposamena borroka galtzen ari
dela.

* (lock) pattern -> eredu. Gorka, uste dut hau fosilizatu egin dela jada.

* storage -> memoria. Jendeari RAM eta biltegiratzea bereiztea kostatzen
zitzaionez dena berdin izendatu dezagun. Hurrengo bertsioan: Sortu
fitxategia -> Potxokitu zera, Ezabatu irudia -> Potxokitu zera, Editatu
testua -> Potxokitu zera, eta abar.

* ringtone -> tonu. :-/  ziur?
http://hiztegiak.elhuyar.org/eu_es/tonu
http://hiztegiak.elhuyar.org/eu_es/doinu

* accessibility -> erabilerraztasuna. Nik beti izan dut nahiago
erabilerraztasuna usability esateko eta irisgarritasuna accesibility
esateko. Zehatzagoa iruditzen zait, baina azken boladan sinonimo bihurtu
direla dirudi:
http://www.ehu.eus/eu/irisgarritasuna
http://www.zabalgarbi.com/eu/Erabilerraztasuna.html

Laster arte,

Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150419/f7a345f6/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago