[Librezale] Cyanogen Euskaraz proiektua

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Api 21, 02:34:44, CEST 2015


ar., 2015.eko apiren 21a 02:02(e)an, Txopi igorleak idatzi zuen:
> ig., 2015.eko apiren 19a 21:43(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
>> Bueno, lortu dut zerbait Android AOSP glosarioa sortzeko bide horretan.
>>
>> Androidek erabiltzen duen formatua ez omen da XLIFF arrunta, xml
>> fitxategietan xliff formatuari erreferentzia egiten bazaio ere.
>>
>> Tresna honi esker fitxategi batzuk po formatura pasatu ahal izan ditut:
>> https://github.com/miracle2k/android2po
>>
>> Android AOSP proiektuaren parte oso txiki baten glosarioa badut jada,
>> proiektu osokoa ateratzeko python script bat idazteko asmoa dut, inork
>> ideia hoberen bat ez badu.
>>
>> Kuxkuxeo modura, hona aurkitu ditudan erabaki kurioso batzuk:
>>
>> * mobile -> mugikor. Badirudi 'sakelako' proposamena borroka galtzen ari
>> dela.
>>
>> * (lock) pattern -> eredu. Gorka, uste dut hau fosilizatu egin dela jada.
>>
>> * storage -> memoria. Jendeari RAM eta biltegiratzea bereiztea kostatzen
>> zitzaionez dena berdin izendatu dezagun. Hurrengo bertsioan: Sortu
>> fitxategia -> Potxokitu zera, Ezabatu irudia -> Potxokitu zera, Editatu
>> testua -> Potxokitu zera, eta abar.
>>
>> * ringtone -> tonu. :-/  ziur?
>> http://hiztegiak.elhuyar.org/eu_es/tonu
>> http://hiztegiak.elhuyar.org/eu_es/doinu
>>
>> * accessibility -> erabilerraztasuna. Nik beti izan dut nahiago
>> erabilerraztasuna usability esateko eta irisgarritasuna accesibility
>> esateko. Zehatzagoa iruditzen zait, baina azken boladan sinonimo bihurtu
>> direla dirudi:
>> http://www.ehu.eus/eu/irisgarritasuna
>> http://www.zabalgarbi.com/eu/Erabilerraztasuna.html
> 
> Zurekin ados nago. Nik urteak daramatzat webgunetan agertzen den WAI
> oharrak eta antzekoekin lotutako "accessibility" hitza "irisgarritasun"
> bezala euskaratzen. Eta zuk bezala, duela urte batzuk puri-purian zegoen
> "usability" kontzeptuaren euskaraketa logikoena eta egokiena
> "erabilERRAZtasun" delakoan nago.
> 
> Nire ustez gakoa "erabilGARRItasun" eta "erabilERRAZtasun" hitzen artean
> dago. Oso antzekoak dira eta dituzten konnotazioak ez dabiltza urrun
> beraien artean.
> 
> Euskalterm-i begiratzen badiogu adibidez, okerrik ez duela esango nuke:
> accessibility -> erabilerraztasun (8 aldiz, informatika arloan),
> irisgarritasun (1 aldiz, zientzia arloan)
> usability -> erabilgarritasun (1 aldiz, informatika arloan)
> 
> Elhuyarren zientzia eta teknologia hiztegiak[1] "accessibility"
> euskaratzeko "irisgarritasun" hobesten du, baina hau ere badio:
>    "Irisgarritasun kontzeptua, atzigarritasun edo erabilerraztasun
>    bezala ere ezagutzen da."
> 
> Kuriositateagatik, Microsoft-en "Basque Style Guide"[2] delakoan
> begiratu dut (ohiko Copyright oharrarekin amaitzen da) eta ondokoak
> bilatuz ez dut itzulpenik aurkitu: accesibility, usability, irisgarri,
> erabilerraz, erabilgarri.

Zuzenketa:

Okerreko lekuan begiratu dudala konturatu naiz. Microsoft-en itzulpen
memoriak hemen ikus daitezke (2014ko Copyright-arekin):
http://www.microsoft.com/Language/en-US/Search.aspx?sString=accessibility&langID=en-gb
"accesibility" -> "erabilerraztasun" (17 aldiz)
"usability" -> "erabilgarritasun" (3 aldiz)

Zelako nahastea. Euskalterm-ek partzialki eta Microsoft-ek guztiz,
erabilGARRItasun eta erabilERRAZtasun terminoen arteko bereizketa nik
proposatzen nuen alderantziz egiten dutela konturatu naiz.

Nekatuegi nago jarraitzeko. Garbian atera dudan bakarra
accessibility-rentzako irisgarritasun erabiliz hainbat arazo saihestuko
liratekeela da. Tamalez, kontzeptu hauen inguruan dagoeneko dagoen
euskarazko corpus handiarekin, ingelesez hain argi dauden accessibility
eta usability terminoak, euskaraz zalantzak eta gaizki-ulertuak sortzen
jarraituko dute urte askoan.

> 
> Mozilla-ko Transvision delakoan ere begiratu dut (Aurora biltegian),
> baina bertako datuek ez didate asko lagundu:
> "accessibility" -> "irisgarritasun (1 aldiz), "erabilerraztasun" (3
> aldiz), "erabilgarritasun" (1 aldiz).
> "usability" -> (emaitzik ez)
> 
> [1] http://zthiztegia.elhuyar.org/
> [2]
> http://download.microsoft.com/download/E/D/4/ED467C9D-0BB3-406D-B6F0-1D87EEA2137F/eus-esp-StyleGuide.pdf
> 
> Zerbaitetan lagundu izana espero dut. Ondo izan,
> 




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago