[Librezale] Fwd: Thunderbird 38 / Lightning 4.0 sign-offs

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Lar, Api 18, 19:18:37, CEST 2015


or., 2015.eko apiren 17a 15:40(e)an, Julen Ruiz Aizpuru igorleak idatzi
zuen:
> Aupa!
> 
> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> apirilak 17 02:10):
>>
>> Lightning eta Thunderbird % 100.
>> Hainbat zuzenketa eta homogeneizazio egin ditugu Osoitzek eta biok.
>> Oraindik zer hobetu asko badago ere, itzulpen guztiak eginda daude eta
>> emaitza Mozillara bidaltzeko moduan dago.
> 
> Sinkronizatu ditut fitxategiak Mercurial biltegiarekin. Uneko egoera:
> https://l10n.mozilla.org/teams/eu
> 
> Bihurketa egiterakoan laster-teklen abisu bat eman dit, eta build-ek
> horren eta gehiagoren berri ematen dute:
> https://l10n.mozilla.org/dashboard/compare?run=488381 (Thunderbird)
> https://l10n.mozilla.org/dashboard/compare?run=488382 (Calendar)
> 
> Portzierto, aldaketak bidaltzerakoan diffa gainetik begiratu dut, eta
> aitortu behar dut ikusi ditudan zenbait termino-aldaketa ez ditudala
> ulertzen ('web orri' → 'web orrialde', 'sarrerako/irteerako' →
> 'hartzeko/bidaltzeko'); zuzentasuna eta erabiltzailearekiko
> aldaketaren faktorea albo batera utzita, bestelako Mozilla
> proiektuekiko koherentzia hausten da.
> 
> Zalantzen aurrean, Transvision tresna erabil dezakezue bestelako
> proiektuetan kate konkretuak nola itzuli diren jakiteko:
> http://transvision.mozfr.org/

Osoitzek azaldu duen bezala, datak gainean ditugula ulertuta itzulpen
pragmatiko bat egin dugu. Falta zena itzuli, bidean aurkitzen genituen
genituen akats nabarmenak zuzenduz eta denbora genuen kasuetan
homogeneotasun arazo batzuk konpondu.

Thunderbird euskeraz galtzeko arriskuan dagoela ulertu nuen. Agian oker
nago, baina eztabaida hau orain izatearen ondorioak larriak izan
daitezke. Nik orain ez dut denborarik ganoraz parte-hartzeko eta ez nuke
nahi hurrengo Thunderbird bertsioa euskaraz erabili ezin izatea.

Hala ere, azalpen bat: nik egin dudan lanean ez dut ezer asmatu.
Erabiltzen zen terminologia jarraitu dut eta inkongruentzia gogorrak
zeudenean (adibidez, "e-mail" itzultzeko hainbat eta hainbat modu
desberdinekin topo egin dut: e-posta, ePosta, e-mail, mezu, mezu
elektroniko...) termino bakarraren alde egin dut (aipatutako adibidean
"e-posta").

Microsoft-en terminologiari buruz gutxi dakit eta hor badut zer ikasi.
Nik orain arte hiztegi publikoak erabiltzen ditut eta neronen
esperientzia. Gogoan dut adibidez Mutilmedia.com webgunean "web page"
nola itzuli eztabaidatu genuela orain dela urte dezente eta "web orri"
ordez "web orrialde" erabiltzea egokiagoa zela ikusi nuen (naiz eta
eztabaida horretan kontrako aukeraren alde egin nuen). Euskalterm-eko
teknologia hiztegiak eta Elhuyarreko teknologia hiztegiek, web
orrialdeen kasuan "orrialde"-ren alde egiten dute, ez dute "web orri"
ontzat ematen eta guztiz ados nago. Izan ere, orri bat (en:sheet,
es:hoja) zerbait fisikoa da, alde bi dituena eta orrialdea berriz
(en:page, es:página) alde bakarra duena. Interneteko page-n kasuan
"orrialde" terminoa erabiltzearen guztiz aldekoa naiz, beraz.

Kontua da Thunderbird-en itzulpena egin nuenean "lotura" ez nuela ukitu,
naiz eta "esteka" erabiltzearen aldekoa naizen (aipatutako hiztegiek ere
"esteka" hobesten duten "lotura" bigarren aukera bezala onartzen badute
ere). Eta "orri"->"orrialde" aldaketa inkrongruentzia mordoaren
homogenizazioa egiten nengoenean egin nuela (ez naiz Mozillako
produktuen arteko inkongruentziez, Thunderbird-en bertan zeudenez
baino). Jakin izan banu horrek euskaraketa Mozillara oraindik ez heltzea
eragingo zuela ez nuen ukituko.

Beste garbiketa asko egin nituen (buruz ari naiz):
(ingelesez) -> (aurkitu nituenak) -> (hautatu nuena)
"Enter the password" -> "Idatzi...", "Sartu..." -> "Sartu..."
"Tweet" -> "Tuit", "Tweet" -> "Txio"
"Retweet" -> "Berriz tuit" -> "Bertxio"
...
...
...

Terminologia eztabaida egiten dugunean gauza asko izango ditugu
eztabaidatzeko (lasaitasunez, nola ez) eta hausnartzeko (ni lehenengoa!).

OHARRA: Julen, Thunderbird-eko erabiltzaileentzat "orrialde" terminoak
nahastuko gaituela uste baduzu, egin ezazu aldaketa eta kitto. Kontua da
itzulpena lehenbailehen amaitzea, bestela damutu gintezke.

Denbora gehiago dudanean itzuliko naiz Pootlen hobekuntzak egiten
saiatzera. Orain familia konpromisoak ditut!

Goraintziak guztioi,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago