[Librezale] Graduondoko lokalizazioa
Ixiar Iza Agirre
i.iza a bildua elhuyar.com
Al, Api 20, 17:32:30, CEST 2015
2015-03-24 13:49 GMT+01:00 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>:
> Aupa Ixiar,
>
> Ixiar Iza Agirre<i.iza a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2015(e)ko martxoak 24 13:05):
> > Pitivi-ren bertsio zuzendua bidaltzeko dut oraindik, baina ikasle bat
> > animatu da ikasketa-bukaerako proiektuan lokalizazio bat egitera.
> > VLCan 7000 hitz inguru falta omen ziren:
> >
> >> Handi xamarra (7000 hitz egiteke) eta teknikoa da baina VLC osatzeko
> >> aukera polita izan daiteke hau
> >> https://www.transifex.com/projects/p/vlc-trans/language/eu/
> >
> >
> > Saitu naiz sartzen baina ezin dut. Oraindik horrela dago? Aplikazioa
> > ezagutzeak asko laguntzen die ikasleei lokalizazioa egiten, eta oso
> egokia
> > izan daiteke proiekturako.
> >
>
> Oker ez banago saioa hasita izan behar duzu proiektua ikusi ahal
> izateko. Zuzenean editatzeko aparteko baimenak behar dira (nik eman
> ditzaket)
>
> Egoerari dagokionez, une honetan 7.045 hitz falta dira (849 kate).
> Lehen bezain teknikoa izaten segitzen du ;)
>
> Galdera laburra: lan hau berrikusia izango da? Konturatu Transifexek
> aukera hori eskaintzen duela.
>
>
Kaixo, Julen:
Badirudi animatzen dela VLCaren lokalizazioa bukatzera. Izena eman dut, zer
falta den ikusteko eta ikastaro-bukaerako proiektu egokia den begiratzeko,
eta baietz iruditu zait. Nik eskatu dut taldean sartzeko baimena, eta
Leireri esango diot izena emateko eta taldean sartzeko baimena eskatzeko.
Eta Leirek itzulitakoak berrikusiko ditut (nahitaez egin behar dut hori),
baina zaila da programa oso-osoa begiratzea.
Hortik aurrera, galderak besterik ez: Lokalizazioa transifexen egin beharra
dago? Deskargatu daiteke POa eta gero berriro kargatu? Edo, gutxienez,
lokalizatutakoan, lor daiteke fitxategi elebidun bat egiaztapenak egiteko
bederen? Hemendik jarraituko dugu hau lotzen? Beste hari batetik?...
Eskerrik asko
Ixiar
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150420/68c92dca/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago