[Librezale] Librezaleren logotipoko letra-mota zein da?

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Lar, Api 18, 18:48:23, CEST 2015


lr., 2015.eko apiren 18a 15:32(e)an, Ibai Oihanguren Sala igorleak
idatzi zuen:
> 
> 
> or., 2015.eko apiren 17a 02:23(e)an, Ibai Oihanguren Sala igorleak
> idatzi zuen:
>>>
>>> Hobe Ibaik egiten badu, nire saiakerak ez direlako oso
>>> profesional geratu:
> 
> Aupa,
> 
> sortu ditut irudi berriak eta wikira igo ditut:
> 
> http://librezale.eus/wiki/Fitxategi:Librezale-eus-logoak.svg
> http://librezale.eus/wiki/Fitxategi:Librezale-eus-oina.png
> http://librezale.eus/wiki/Fitxategi:Librezale-eus-logoa.png
> 
> Ahaztuta daukat webean jartzeko FTPko pasahitza zein zen. Norbaitek
> aldaketa egin badezake, edo bestela datuak pasatu nik aldatzeko...
> 
> Txopi, nondik lortu zenuen letra-tipoa? SaccoVanzetti baino, erabili
> nuena SaccoVanzettiWeb da, eta agian leku beretik lor daiteke. Uste dut
> tipografia sendoagoa zela SaccoVanzettiWeb.
> 
> Uste dut horiek zirela aldatu beharreko irudi guztiak. Zerbait ahaztu
> bazait esan, mesedez.

Ba kasualitatez aurkitu nuen. Aurrekoan pasatu nuen esteka batean
"SaccoVanzetti.ttf" aipatzen zen. Hori DuckDuckGo.com-en bilatu eta
esteka honetara heldu nintzen:
http://www.digitalprimates.net/wp-content/uploads/enclosures/FlexGrocer.fxp

Barruan beste fitxategi askoren artean TTF bat aurki daiteke, hemen
partekatu nuena :-)

"SaccoVanzettiWeb.ttf", "SaccoVanzetti_Web.ttf",
"SaccoVanzetti-Web.ttf", "WebSaccoVanzetti.ttf" eta antzekoak bilatuz,
nik ez dut ezer ganorazkorik aurkitu. Ea zuk zorte hobea duzun.

Bide batez, galdera bat. Zerekin sortzen dituzu SVGak? Inkscape-rekin
saiatu naiz baina ezin dut testua editatu.

Ondo izan,

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago