[Librezale] Fwd: Thunderbird 38 / Lightning 4.0 sign-offs
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Lar, Api 18, 16:55:14, CEST 2015
Aupa Julen,
> Bihurketa egiterakoan laster-teklen abisu bat eman dit
Zuk konpondu dituzu jada? (Pootlen aktibitatea izan duzula ikusten dut,
baina ez dakit zehazki zer egin duzun)?
Bestela nola begiratu dezaket kontu hau? Zein tresna erabilita?
> build-ek horren eta gehiagoren berri ematen dute:
https://l10n.mozilla.org/dashboard/compare?run=488381 (Thunderbird)
https://l10n.mozilla.org/dashboard/compare?run=488382 (Calendar)
Uste dut zuzendu ditudala, baina ez ditut guztiak aurkitu, Julen zuk
bateren bat zuzendu duzu jada ala?
community.mozillaLink
> aitortu behar dut ikusi ditudan zenbait termino-aldaketa ez ditudala
ulertzen ('web orri' → 'web orrialde', 'sarrerako/irteerako'
→'hartzeko/bidaltzeko');
Hauetako batzuetaz jabetu ginen itzulpena bukatutzat eman aurretik. Txopik
aurkitutako akats ugari zuzendu zituen, nik gutxi batzuk ere, baina epea
gainera zetorkigun eta ulermena eragozten edo larriki oztopatzen ez zutenak
gerorako uztea erabaki genuen, lehentasuna SignOff-era garaiz heltzea zela
eta argi berdea eman genion.
Atzo Txopirekin egon nintzen berbetan eta denboraz larri zebilela esan
zidan, azken agunetan hainbat gauza pilatu zaizkiola, beraz kontu hauek nik
begiratuko nituela erabaki genuen.
* Page: Honi buruz ez nuen Txopirekin hitz egin. Nekearen erruz sartutako
inkonsitentzia puntualak izango zirelakoak eskuz orrialde > orri aldaketa
egiten hasi naiz baina berehala jabetu naiz erabat konstantea izan dela eta
proiektu osoan dagoela orrialde gisa. Nik egindako aldaketak atzera bota
ditut.
Aldaketa bertsio honetarako egin nahi bada hobe fitxategietatik sed
pasatzea Pootle bidez egitea baino. (Ala badu Pootlek ordezkapen masiboak
egiteko aukera bat?) Nik neuk ez dut bataren edo bestearen aldeko
preferentziarik, eta ez diot nahasmenerako arrisku handirik ikusten,
EuskalTermek web orrialde hobesten du, eta Microsoftek web orri, hori bai,
Firefox konstantea da eta orri erabiltzen du beti.
* Incoming / Outgoing: Honetaz jabetu ginen, baina berandu. Berriro ere
Euskaltermen eta Microsoften arteko irizpide desberdintasun bat dela
dirudi. Transvisionen release adarra begiratuta ikusten dut Mozillako
proiektuetan ez dagoela konstantzia bat eta biak erabili direla,
zoritxarrez Thunderbird bera ere ez da konstantea ez aurreko bertsioetan ez
bertsio honetan. Bataren edo bestearen aldeko erabaki bat hartu beharko da,
baina ez dakit epeen presiopean hartzea egokiena den. (Bide batez, honetan
Euskaltermen aukerak apur bat ulergarriagoak iruditzen zaizkit erabiltzaile
arruntarentzat, baina apur bat soilik bestea ere ondo dago).
* email: Hemen ere aurretik hainbat eratara itzulita zegoela ikusi genuen,
hau epean eztabaidatu, erabaki eta aldatzeko denbora eta energia soberan ez
zegoela, eta hurrengo bertsiorako uztea erabaki genuen. (Ondo portatzen
bazarete ePosta neologismoa sortu genueneko aitona tipuletaren istorioa
kontatuko dizuet).
Eta ziur begiratu beharreko hiztegi kontu gehiago daudela.
Laburbilduz:
- Laster teklena nola begiratu azaldu dezakezu?
- Buildeko arazoak konponduta dauden egiaztatzea duzu?
- Terminologia kontuarena epeen presioa kenduta lasai begiratuko dugu?
Ondo izan,
Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150418/18b68834/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago