[Librezale] Fwd: Thunderbird 38 / Lightning 4.0 sign-offs
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Api 20, 07:58:11, CEST 2015
Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
apirilak 18 16:55):
> Aupa Julen,
>
>> Bihurketa egiterakoan laster-teklen abisu bat eman dit
>
> Zuk konpondu dituzu jada? (Pootlen aktibitatea izan duzula ikusten dut,
> baina ez dakit zehazki zer egin duzun)?
Ez, muturraren parean agertu zitzaidan beste akatsen bat zuzendu nuen.
> Bestela nola begiratu dezaket kontu hau? Zein tresna erabilita?
Buildan errorea daukan identifikadorea bilatuta.
>> build-ek horren eta gehiagoren berri ematen dute:
> https://l10n.mozilla.org/dashboard/compare?run=488381 (Thunderbird)
> https://l10n.mozilla.org/dashboard/compare?run=488382 (Calendar)
>
> Uste dut zuzendu ditudala, baina ez ditut guztiak aurkitu, Julen zuk bateren
> bat zuzendu duzu jada ala?
Ez dut ezer egin arlo horretan.
Fitxategiak berriro sinkronizatu behar ditut
https://l10n.mozilla.org/teams/eu ataria egunera dadin.
`compare-locales` tresna erabilita ere konprobatu daiteke egoera,
baina fitxategiak (en-US eta eu) eskuratu behar dira, hortaz kasurako
sinkronizatu egingo dut eta kito.
Gero testing-aren kontua dago. IRCn galdezka aritu nintzen ostiralean
eta Thunderbirden BETA kanalerako ez dago nightly build-ik. Buildak
nik egitea proposatu zidaten, eta saiatu nintzen eta lortu nuen
Mac-erako build bat, baina pufff, ez diot inori gomendatzen bide hori
hartzea.
Hurrengo BETA bertsioa aste honetan kaleratzekoa omen da, eta
horretarako sign-off bat behar da. Sign-off aren esanahia da
lokalizatu eta testeatu dugula, baina buildik ez daukagunez teorian
sign-offik ez genuke egin behar, baina sign-offik egin ezean ez
daukagu probatzeko buildik...
Laburbilduz, fitxategiak sinkronizatuko ditut eta dashboarda osasuntsu
ageri denean sign-offa egingo dut. Honekin BETA build-a lortuko da
aste honetan zehar (ez dakit noiz), testeatu. Honekin azken zuzenketak
egin ahal izango dira, berriro sinkronizatu, eta azken sign-offa
egiteko.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago