[Librezale] Fwd: Thunderbird 38 / Lightning 4.0 sign-offs
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Or, Api 17, 15:40:48, CEST 2015
Aupa!
Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
apirilak 17 02:10):
>
> Lightning eta Thunderbird % 100.
> Hainbat zuzenketa eta homogeneizazio egin ditugu Osoitzek eta biok.
> Oraindik zer hobetu asko badago ere, itzulpen guztiak eginda daude eta
> emaitza Mozillara bidaltzeko moduan dago.
Sinkronizatu ditut fitxategiak Mercurial biltegiarekin. Uneko egoera:
https://l10n.mozilla.org/teams/eu
Bihurketa egiterakoan laster-teklen abisu bat eman dit, eta build-ek
horren eta gehiagoren berri ematen dute:
https://l10n.mozilla.org/dashboard/compare?run=488381 (Thunderbird)
https://l10n.mozilla.org/dashboard/compare?run=488382 (Calendar)
Portzierto, aldaketak bidaltzerakoan diffa gainetik begiratu dut, eta
aitortu behar dut ikusi ditudan zenbait termino-aldaketa ez ditudala
ulertzen ('web orri' → 'web orrialde', 'sarrerako/irteerako' →
'hartzeko/bidaltzeko'); zuzentasuna eta erabiltzailearekiko
aldaketaren faktorea albo batera utzita, bestelako Mozilla
proiektuekiko koherentzia hausten da.
Zalantzen aurrean, Transvision tresna erabil dezakezue bestelako
proiektuetan kate konkretuak nola itzuli diren jakiteko:
http://transvision.mozfr.org/
> Julen, testuak leku finko batean daudenean (leku hori locamotion dela
> ulertzen dut), abisatu mesedez testuak gehiago hobetzen jarraitzeko.
Hurrengo bertsioan (38) erabilgarri egotea nahi dituzuen hobekuntzak
egiteko, jarraitu gure Pootle zerbitzarian lan egiten, locamotion-en
ez baitago modurik BETA kanaleko proiektuekin lan egiteko.
Halere hemendik egun batzuetara (BETA nolabait "egonkortu" duzuenean),
orain BETAn dagoena AURORAra pasako dut, eta hori bai locamotion-en
erabilgarri egongo da.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago