[Librezale] AFWall+ Euskaraz. Bozkatu mesedez

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Iga, Api 12, 13:47:26, CEST 2015


Beste bat:

Flush -> Galdu ez zait oso egokia iruditzen. Suebakiko arau *guztiak*
ezabatzea esan nahi du. Hustu bururatu zait baina ez dakit erraz ulertzen
den, arauak hustu? Dagoen "ezabatu" horretan utziko nuke.

Eskerrik asko estekagatik, banuen honen beharra, atentzioz irakurriko dut.

Eredu/diseinu/marrazki Oraingoz eredu utziko dut erabiliena delako eta
AFWall+ oso proiektu txikia da korrontearen kontran aritzeko, baina
hiztegikada kutsua hartzen diot (tren azpigona) eta marrazki proposamena da
gehien konbentzitzen nauena, ea Android AOSP itzulpen ofiziala ateratzen
denean zer erabiltzen duten, bestetik Cyanogen itzulpena[1] ere hor dago
eta itzulpen hori komunitarioa da, oraingoz eredu erabiltzen du ere, baina
arduradun gabe geratu da eta egoera argitzen ez bada Librezalera ekartzeko
gogoa dut.

Beno, ba ez dira gutxi izan zuzendu dizkidazun kateak, nire 48 proposamen
ezabatu ditut eta beste 8 aldatu zure zuzenketei esker. Kate batzuetan
proposamen biak utzi ditut nik neuk ez diodalako abantailarik ikusten
batari edo besteari, zuk argi ikusten baduzu bozkatu behera nirea eta kitto.

[1]https://crowdin.com/project/cyanogenmod/eu

Eskerrik asko!

Osoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150412/114cc71f/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago