Beste bat:

Flush ->
Galdu ez zait oso egokia iruditzen. Suebakiko arau *guztiak* ezabatzea esan
nahi du. Hustu bururatu zait baina ez dakit erraz ulertzen den, arauak
hustu? Dagoen "ezabatu" horretan utziko nuke.

Eskerrik asko estekagatik, banuen honen beharra, atentzioz irakurriko dut.

Eredu/diseinu/marrazki Oraingoz eredu utziko dut erabiliena delako eta AFWall+ oso proiektu txikia da korrontearen kontran aritzeko, baina hiztegikada kutsua hartzen diot (tren azpigona) eta marrazki proposamena da gehien konbentzitzen nauena, ea Android AOSP itzulpen ofiziala ateratzen denean zer erabiltzen duten, bestetik Cyanogen itzulpena[1] ere hor dago eta itzulpen hori komunitarioa da, oraingoz eredu erabiltzen du ere, baina arduradun gabe geratu da eta egoera argitzen ez bada Librezalera ekartzeko gogoa dut.

Beno,
ba ez dira gutxi izan zuzendu dizkidazun kateak, nire 48 proposamen
ezabatu ditut eta beste 8 aldatu zure zuzenketei esker. Kate batzuetan
proposamen biak utzi ditut nik neuk ez diodalako abantailarik ikusten
batari edo besteari, zuk argi ikusten baduzu bozkatu behera nirea eta kitto.

[1]https://crowdin.com/project/cyanogenmod/eu

Eskerrik asko!

Osoitz