[Librezale] AFWall+ Euskaraz. Bozkatu mesedez

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Iga, Api 12, 12:43:30, CEST 2015


Kaixo Osoitz,

>> "ez da bokazio kontua kerneleko iptables arauak kudeatzen ditu,
nahitaezkoa du"...

Bai, jakina, inork ez du izaten, normalean, gutxiengoarentzat lan egiteko
borondatea baina norberaren telefonoaren root baimena lortzeko
eginbeharrekoak egiten, tamalez, ez dut imajinatzen jende asko ibiliko
denik. Zure tutoriala argitaratua ikusi arte ez behintzat ;-)

>>Prevent > Eragotzi +1 (nire proposamenak paperontzira bidali ditut)

Siglak  marratxoaren kontua, txikikeria hutsa. Azalpen laburra irakurri
nahi baduzu, esate baterako, hementxe:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/ortotipografia.pdf

(ikus 34. orrialdea).

>>Blokeo-eredu, -diseinu, -marrazki.

Azken biek kontua 'eredu' hitza baino argiago uzten dutela iruditzen zait,
(beste itzultzaile batzuek aurretik zer egin duten aztertu barik, egia
esan). 'diseinu' erabili bada... Zure kontu.

--
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150412/bc3026c3/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago