[Librezale] AFWall+ Euskaraz. Bozkatu mesedez

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Or, Api 10, 16:31:53, CEST 2015


Kaixo Gorka,

> *root baimena behar*[1] *AFWall+* horrekin aritzeko, ezta? Gutxiengoarena
izateko bokazioa?

Behar du bai, ez da bokazio kontua kerneleko iptables arauak kudeatzen
ditu, nahitaezkoa du. Apuntatu dut rooteatzeko tutorialen bat idaztearena,
baina modeloz modeloko kontu bat izaten da, eta garantia galtzea ekar
dezake.

> Itzulpenean ekarpentxoren bat egiten saiatu naiz. (+1 batzuk jarrita eta
abar; euskaratzaile bakarra egon ez dadin).

Eskerrik asko egindako lanagatik. Proposamenen bat orain aipatzen ez badut
zure proposamena zuzenean ontzat eman dut edo oraindik begiratzeko dago.

Prevent -> Nik ekidin aukeratu nuen eta okertzat jo duzu, ados nago ez dela
egokiena, hemen kontzeptua debekua edo ezintasuna delako, baina zuk
proposatutako aitzindu eta sahiestu hitzei antzeko arazoa ikusten diet,
nire kontraproposamena: Eragotzi

UID-a -> UIDa Onartu dut baina ez daukat irizpide argirik. Noiz doa
marratxoa ta noiz ez?

Aplikazio ikonoa / Aplikazioaren ikonoa. Ezin da izan, zerrendatuta
agertzen diren hainbat aplikazioei buruz ari da, pluralean jarri dut.
(Jatorrizkoan akatsa dago, bai).

Blokeo eredu / Blokeo-marrazki - LG eta Samsunek eredu erabiltzen dute ia
gehienetan, baina ez dira itzulpen oso txukunak ere, Adbibidez Samsung
pantaila berean diseinu deitzen dio behin eta eredu bigarrenean. Zer
erabiltzen du Android AOSPk? Badakit itzulpenak hemen daudela, baina ez
dakit nola begiratu: https://android.googlesource.com/

Gauean jarraituko dut.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20150410/7d6cc3c7/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago