[Librezale] Asier Sarasua Garmendiaren Librezale proiektuak arduradun bila

Alexander Gabilondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Or, Api 10, 22:52:58, CEST 2015


Lan itzela egin duzu, Asier. Eskerrik asko. Atsedena merezi duzu. Zaindu 
zaitez.

Alex

or., 2015.eko apiren 10a 19:08(e)an, Asier Sarasua Garmendia igorleak 
idatzi zuen:
> Kaixo,
>
> Osasun arazoak direla medio, oraindik aurrera ezingo diot hainbeste 
> denbora eskaini denbora librean garatzen nituen proiektuei. Egia esan, 
> Librezale barruan mantentzen nituen proiektu guztietan nire ekarpenak 
> bertan behera utziko ditut.
>
> 46 urte ditut jadanik eta 10 urtez Librezalen eta beste toki batzuetan 
> euskararen alde lan egin ondoren, uste dut ordua dela beste batzuei 
> tokia uzteko.
>
> Librezalen nire izenean dauden proiektu guztiak "Arduraduna behar du" 
> egoeran ipiniko ditut. Eskertuko nuke jendeak horien ardura hartuko 
> balu. Uste dut batez ere LibreOffice eta Firefox OS garrantzitsuak 
> direla.
>
> Posta-zerrendan izena emanda jarraituko dut, beraz zuen purrustada 
> guztiak irakurtzen jarraituko dut. :P
>
> Eskerrik asko.
>
> Asier Assar.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago