[Librezale] Asier Sarasua Garmendiaren Librezale proiektuak arduradun bila

Asier Sarasua Garmendia asier.sarasua a bildua gmail.com
Or, Api 10, 19:08:58, CEST 2015


Kaixo,

Osasun arazoak direla medio, oraindik aurrera ezingo diot hainbeste 
denbora eskaini denbora librean garatzen nituen proiektuei. Egia esan, 
Librezale barruan mantentzen nituen proiektu guztietan nire ekarpenak 
bertan behera utziko ditut.

46 urte ditut jadanik eta 10 urtez Librezalen eta beste toki batzuetan 
euskararen alde lan egin ondoren, uste dut ordua dela beste batzuei 
tokia uzteko.

Librezalen nire izenean dauden proiektu guztiak "Arduraduna behar du" 
egoeran ipiniko ditut. Eskertuko nuke jendeak horien ardura hartuko 
balu. Uste dut batez ere LibreOffice eta Firefox OS garrantzitsuak direla.

Posta-zerrendan izena emanda jarraituko dut, beraz zuen purrustada 
guztiak irakurtzen jarraituko dut. :P

Eskerrik asko.

Asier Assar.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago