[Librezale] Eztabaidara deia. Parte-hartzea, tresnak, estilo-liburua eta abar

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Api 10, 18:17:53, CEST 2015


Osoitz,

Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
apirilak 3 15:03):
> Kaixo,
>

(...)

>
> Elkarlanerako tresnak erabilita kalitatea bermatzeko tresna berrikusketa da,
> proiektu indartsu batean arduradunaren edo arduradun taldearen lan nagusia
> ez litzateke itzulpena izan behar nire ustez, baizik eta koordinazioa eta
> kalitate kontrola. Baina ez dago asmo oneko kide bat galtzeko modu
> eraginkorragorik arbitrarioak diren edo arbitrario itxura duten erabakiak
> baino.

Oso ados honainoko irakurketarekin.

>
> Hona nire ustez landu daitezken batzuk:
>
> 1) Bateratu eta antolatu. Orain bi sarrera daude Librezale.eus menuan
> Lan-tresnak eta lokalizazio-gida, nire ustez kontzeptu bereko bi atal dira.
> Estilo liburura heltzeko hauetako batetik sartu eta beste klik bat egin
> behar da, terminologia atalera heltzeko jarraitu behar den bidea ez zait
> argia iruditzen.... Agian hau guztia aurkibide bakar batetik eskuragarri
> egon beharko luke.

Ez egon inoren zain aldaketa egiteko, zuzenean egin! Irudipena daukat
askotan ekarpen potentzialak bertan behera geratzen direla nolabaiteko
"oniritzi erabateko" baten esperoan (edo beldurrean) gaudelako.

> 2) Terminologia atala indartu. Adibide batekin azalduko dut hau. Firefox
> 37ri buruzko artikulua idaztean enkriptatze aukeratu nuen nik. Euskaltermen
> horrela agertzen da eta Firefoxen zuzentzaileak onartzen du, beraz Julenek
> zifratze bezala zuzendu zuenean zergatiaren zalantza sortu zitzaidan, eta
> aurkitu nuen erantzuna, Euskaltzaindiaren hiztegi batuak zifratze onartzen
> du eta ez enkriptatze.

Txopiri erantzun diodan mezuan estekatu dudan katalanen tresna oso
lagungarria suerta daiteke kasu hauetarako. Are gehiago, halako
glosario-moduko bat bilatzeko aukera izanda, zalantzarako tarte txikia
geratuko zen sarri erabiltzen eta dagoeneko finkatuta dauden
terminoekin.

> 2.1) Irizpideak zehaztu. Agian Terminologia atalean kanpo iturrien artean
> lehentasun mailak ezarri beharko lirateke, erabat ados nago
> Euskaltzaindiaren hiztegi batua izan behar duela azken hitza duena, baina
> nola aukeratu Euskalterm, Morris, Elhuyar eta bestelakoen artean? Zeinek du
> lehentasuna proiektu berri batean, ZT hiztegiak, Ubunturen itzulpen memoriak
> ala Worpress-enak?

Microsoft-enak ;)

Open-Tran desagertu zenetik, GNOMEko itzulpen-memoriekin batera gehien
erabili dudan baliabidea da, kalitate oso txukuna dutelako eta
heldutako eta berrikusitako lana delako.

>
> 2.3) Eztabaida indartu. Aurretik hartutako erabakiak berrikusi daitezke,
> nola ez, Erabaki batzuk oinarri sendoa izan dezakete (Euskaltzaindiak ala
> dio), eta beste batzuk ez horrenbeste (Ez genekien zer erabili eta bozkatu
> egin genuen 7-3 izan zen emaitza). Tradizioa ez litzateke irizpide bakarra
> izan behar. Inork file itzultzeko fitxategi erabili ordez agiri erabiltzeko
> pisuzko arrazoiak baditu hauek mahai gainean jarri ahal izateko gaitasuna
> izan beharko luke. Swipe itzultzeko hatza pasatu esan ordez neologismo bat
> behar dela uste duenak proposamena egitea izan beharko luke. Librezaleren
> hastapenetik eztabaida izan da erabakiak hartzeko tresna.

Tradizio hitza aipatuta, erabiltzaileen ohitura ere aipatu beharra
dago, oro har aldaketek nahasmena sortzen baitute. Hori da hain zuzen
Mozillako lokalizazioetan 'lotura' terminoa mantentzearen pisuzko
arrazoia, oso ondo jakin arren 'esteka' dela nolabait onartutako
terminoa.

> Azken honen harira galdera bat, ba al dago proiektu ezberdinetako itzulpen
> memoriatako estatistikak modu errazean ateratzea? Buruan dudana txosten bat
> da non jatorrizkoan agertzen diten hitz guztiak maiztasunez ordenatuta
> agertzen diren alde batetik, eta bestetik hitz hori jatorrizkoan duten
> esaldien itzulpenetan agertzen diren hitzak maiztasunez ordenatuta. Akatsak
> zein irizpide ezberdintasunak identifikatzeko oso baliagarria litzateke, eta
> terminologia atala indartzeko lanaren hazia.

Manexek esan duenari eta Softacatalkoari egiten diet erreferentzia hemen.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago