[Librezale] Foroan erroboten garbiketa egin dut

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Or, Api 3, 17:36:09, CEST 2015


Kaixo,

Foroan mezu susmagarriak agertzen ari zirela eta (ingelesez, edo aspaldiko
beste mezuen kopiak) erabiltzaile garbiketari ekin diot.

Moderatzaile batek mezu bat ezabatzen badu ere, erabiltzailearen
kontatzailean kopuruak ez du behera egiten, beraz azken urtean izena eman
eta mezu guztiak ezabatuta zituzten erabiltzaileak forotik ezabatu ditut.
Nabaria zen askoren izenak script bidez sortutakoak zirela.

Egiazko erabiltzaileren bat aurretik eraman badut, barkatu, izena berriro
eman beharko duzu.

Oraindik mezurik bidali ez dutenak bakean utzi ditut, gehienak izen
sinesgarriak dituzte, baina horien artean erroboten bat egongo delakoan
nago.

Ez dakit segurtasun zuloren bat erabiltzen duten, FluxBB 1.5.8 eskuragarri
dago.

Ondo izan,

Osoitz
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20150403/f72d1efd/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago