[Librezale] Eztabaidara deia. Parte-hartzea, tresnak, estilo-liburua eta abar

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Api 10, 17:59:45, CEST 2015


Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
apirilak 9 00:55):
>
> Oker ez banago, open-tran.eu webguneak hori berori egiten zuen. Baina
> garatzaileak tresna alde batera utzi zuen eta munduko software
> itzultzaile askok galera handia izan genuela iruditzen zait.
>
> Gogoan dut Julenek behin horren ordezkoa izan zitekeen tresna edo gune
> bat aipatu zuela. Julen, ezekin egin nahi zenuen tresna hori? Ala
> hutsetik egin beharreko garapen bat zen?

Pootlek atzetik darabilen amaGama zerbitzua aipatu nuela uste dut.
Honen alde txarra jatorriak ezin direla kontrolatu da, eta tartean
trollek egindako itzulpenak ager daitezke. Web interfaze bat
erabilgarri badago baina oso-oso sinplea da:
https://amagama-live.translatehouse.org/

Softcatalakoek beraien tresna propioa daukate bestalde, interfaze
sinplekoa baina eduki potenteekin:
https://www.softcatala.org/recursos/memories.html
Erabilpen-maiztasunetan oinarrituta, glosarioak eta terminologia ere
automatikoki sortzen dute:
https://www.softcatala.org/recursos/terminologia.html

Hau guztia software librea da eta Galiziako Trobadan planteatu zen
tresna hau katalanetik bereiztu eta beste hizkuntzetara moldatzea:
https://github.com/Softcatala/translation-memory-tools

Zerbait egin zen baina oso azaleko lana izan zen. Irakaslerik badago
salan, hau polita izango zen karrera bukaerako proiektu gisa.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago