[Librezale] Eztabaidara deia. Parte-hartzea, tresnak, estilo-liburua eta abar

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Api 9, 00:55:49, CEST 2015


Kaixo:

Oker ez banago, open-tran.eu webguneak hori berori egiten zuen. Baina
garatzaileak tresna alde batera utzi zuen eta munduko software
itzultzaile askok galera handia izan genuela iruditzen zait.

Gogoan dut Julenek behin horren ordezkoa izan zitekeen tresna edo gune
bat aipatu zuela. Julen, ezekin egin nahi zenuen tresna hori? Ala
hutsetik egin beharreko garapen bat zen?

OHARRA: nik ez dut top-posting-ik egin; jarraitu bestetik ez dut egin.

Ondo izan,

Txopi.

og., 2015.eko apiren 09a 00:41(e)an, Osoitz E igorleak idatzi zuen:
> Aupa Manex,
> 
> Ekarpen itzela litzateke nire ustez, banenbilen ni neu egitekotan baina ez
> naiz oso jaioa programazioan eta zuk eskarmentua duzu kontu hauetan.
> 
> Eskertzekoa benetan.
> 
> Manex Agirrezabal<manex.agirrezabal a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2015(e)ko apirilak 8 09:30):
> 
>>  Iepa!
>>
>> Barkatu atzerapenarekin erantzutea, baina mila esker Osoitz. Gustatu
>> zaizkit egin dituzun komentarioak. Haien artean bazegoen itzulpen memorien
>> estatistikak ateratzea aipatzen zenuen komentario bat. Nahi baduzu, saiatu
>> naiteke hitzen erabilera maiztasunak modu errazean kalkulatzen eta
>> bukatutakoan zuei bidali sarean jartzeko.
>>
>> Zer iruditzen?
>> Manex
>>
>>
>> On 03/04/15 15:03, Osoitz E wrote:
>>
>>   Kaixo,
>>
>>  Orain gutxi batzar proposamen bat egin zen, agian eztabaidatzeko asko ez
>> dugulako edo ezerezean geratu zen kontua, saiatuko naiz beraz bazterrak
>> nahasten eta giroa berotzen aurreko batzarrean muturra azaldu zuen kontu
>> batekin.
>>
>> OHARRA: Txapa luzea dator.
>>
>>  Begi onez ikusten ditut Web bidezko elkarlanerako tresnak parte-hartzea
>> izugarri errazten dutelako. Librezaleko proiektu ofizialetan ohiko
>> metodoekin egiten da lan, eta ez dut proposatzen osasuntsu dauden
>> proiektuekin esperimentutan hastea, baina Librezaleko laguntzarako
>> testuetan ez dira aipatzen Crowdin, Transifex edo Locamotion bera.
>>
>> Sakelakoa bihurtu da gehiengoaren interfaze nagusia teknologiarekin,
>> mahaigaineko bertsiorik ez duten aplikazio berri mordoa dago eta gehien
>> erabilitako proiektu libreek (eta ez hain libreek) itzulpenerako tresna
>> mota hauek erabiltzen dituzte. Erdizka dauden itzulpen proiektu mordoa
>> aurkitu daitezke zerbitzari hauetan.
>>
>>  Zenbat asmo on hoztu ote dira 2007ko Software lokalizazioa 0.1 dokumentu
>> horretan azaldu bezala gettext tresnak, po fitxategiak eta itzulpen
>> memoriak aurkitu, instalatu eta konfiguratzeko bide horretan? Lanean
>> hasteko egin behar den guztia izena ematea bada ordea, igande arratsalde
>> bateko beroaldiari etekinen bat atera askoz errazagoa da, eta agian
>> itzultzeari gustua hartzea ere.
>>
>>  Elkarlanari mugarik jartzen ez dioten tresnek badute arrisku bat,
>> zailagoa da itzulpen teknikoan esperientziarik eta proiektuan aurretik
>> hartutako erabakien berri ez duten asmo oneko itzultzaile hasi berriek
>> homogeneotasuna eta kalitatea errespetatzea.
>>
>>  Itzulpen erabat zentralizatuetan kalitate kontrola hobea izan daiteke
>> eta izan ohi da, baina kide berriei sarbidea erraztu ezean arriskua
>> larriagoa da nire ustez, zama osoa bere gain hartu duen horrek gehiago ezin
>> duenean proiektu bat umezurtz gera daiteke oinordekorik ez badago.
>>
>>  Elkarlanerako tresnak erabilita kalitatea bermatzeko tresna berrikusketa
>> da, proiektu indartsu batean arduradunaren edo arduradun taldearen lan
>> nagusia ez litzateke itzulpena izan behar nire ustez, baizik eta
>> koordinazioa eta kalitate kontrola. Baina ez dago asmo oneko kide bat
>> galtzeko modu eraginkorragorik arbitrarioak diren edo arbitrario itxura
>> duten erabakiak baino.
>>
>>  Horregatik, Librezalek lokalizazio gidarekin eta estilo liburuarekin
>> egindako lana oso garrantzitsua iruditzen zait, eta badu lokalizazioan
>> bolondreski dabilen edonorentzat erreferente bihurtzeko gaitasuna, izan ere
>> askoz beharrezkoagoa da dokumentu sorta hau kontrol malguagoa duten
>> proiektuetarako, eta paper hori bete ahal izateko dituen gabeziak
>> identifikatu eta osatzea proposatzen dut.
>>
>>  Hona nire ustez landu daitezken batzuk:
>>
>>  1) Bateratu eta antolatu. Orain bi sarrera daude Librezale.eus menuan
>> Lan-tresnak eta lokalizazio-gida, nire ustez kontzeptu bereko bi atal dira.
>> Estilo liburura heltzeko hauetako batetik sartu eta beste klik bat egin
>> behar da, terminologia atalera heltzeko jarraitu behar den bidea ez zait
>> argia iruditzen.... Agian hau guztia aurkibide bakar batetik eskuragarri
>> egon beharko luke.
>>
>>  2) Terminologia atala indartu. Adibide batekin azalduko dut hau. Firefox
>> 37ri buruzko artikulua idaztean enkriptatze aukeratu nuen nik. Euskaltermen
>> horrela agertzen da eta Firefoxen zuzentzaileak onartzen du, beraz Julenek
>> zifratze bezala zuzendu zuenean zergatiaren zalantza sortu zitzaidan, eta
>> aurkitu nuen erantzuna, Euskaltzaindiaren hiztegi batuak zifratze onartzen
>> du eta ez enkriptatze.
>>
>>  2.1) Irizpideak zehaztu. Agian Terminologia atalean kanpo iturrien
>> artean lehentasun mailak ezarri beharko lirateke, erabat ados nago
>> Euskaltzaindiaren hiztegi batua izan behar duela azken hitza duena, baina
>> nola aukeratu Euskalterm, Morris, Elhuyar eta bestelakoen artean? Zeinek du
>> lehentasuna proiektu berri batean, ZT hiztegiak, Ubunturen itzulpen
>> memoriak ala Worpress-enak?
>>
>>  2.2) Aurretik hartutako erabakiak bertan pilatzen joan, zerbait badago,
>> baina gutxi. Ez dago zertan beste hiztegi bat sortu behar, baina denok izan
>> ditugu zalantzak inoiz, hainbat aukera zeudelako, hiztegiaren araberako
>> itzulpen egokia beste kontzeptu baterako erabiltzen zelako proiektuan,
>> neologismo baten aurrean geundelako... maiz erabaki hauen atzean proiektu
>> ezberdinetako itzultzaileen arteko eztabaidatxoren bat egon da. Eztabaida
>> horren ostean emaitza bertan argitaratzea oso lagungarria litzateke,
>> eztabaidan parte hartu ez duenak ez luke berriro ibilbide osoa egin behar
>> (hainbat hiztegi begiratu, itzulpen memoriak aztertu...), eta erabakiaren
>> zergatia uler dezan azalpenen bat edota eztabaidara loturatxo bat ez legoke
>> soberan. Adibidez: Bai: Zifratze Ez: Enkriptatze Iturria: Hiztegi batua /
>> Firefox: Lotura, Gnome: Esteka (Firefox: Librezale foroko eztabaida bietara
>> loturak, Gnome: erabakia hartu zeneko unera lotura).
>>
>>  2.3) Eztabaida indartu. Aurretik hartutako erabakiak berrikusi daitezke,
>> nola ez, Erabaki batzuk oinarri sendoa izan dezakete (Euskaltzaindiak ala
>> dio), eta beste batzuk ez horrenbeste (Ez genekien zer erabili eta bozkatu
>> egin genuen 7-3 izan zen emaitza). Tradizioa ez litzateke irizpide bakarra
>> izan behar. Inork file itzultzeko fitxategi erabili ordez agiri erabiltzeko
>> pisuzko arrazoiak baditu hauek mahai gainean jarri ahal izateko gaitasuna
>> izan beharko luke. Swipe itzultzeko hatza pasatu esan ordez neologismo bat
>> behar dela uste duenak proposamena egitea izan beharko luke. Librezaleren
>> hastapenetik eztabaida izan da erabakiak hartzeko tresna.
>>
>>  Azken honen harira galdera bat, ba al dago proiektu ezberdinetako
>> itzulpen memoriatako estatistikak modu errazean ateratzea? Buruan dudana
>> txosten bat da non jatorrizkoan agertzen diten hitz guztiak maiztasunez
>> ordenatuta agertzen diren alde batetik, eta bestetik hitz hori jatorrizkoan
>> duten esaldien itzulpenetan agertzen diren hitzak maiztasunez ordenatuta.
>> Akatsak zein irizpide ezberdintasunak identifikatzeko oso baliagarria
>> litzateke, eta terminologia atala indartzeko lanaren hazia.
>>
>>  3) Ezagutzera eman. Ezer gutxirako balio du hor dagoela ez
>> dakienarentzat.
>>
>>  Bota dut.
>>
>>  Osoitz
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing listLibrezale a bildua librezale.orghttp://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>>
> 
> 
> 
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> 




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago