Kaixo Gorka,

> root baimena behar[1] AFWall+ horrekin aritzeko, ezta? Gutxiengoarena izateko bokazioa?

Behar du bai, ez da bokazio kontua kerneleko iptables arauak kudeatzen ditu, nahitaezkoa du. Apuntatu dut rooteatzeko tutorialen bat idaztearena, baina modeloz modeloko kontu bat izaten da, eta garantia galtzea ekar dezake.

> Itzulpenean ekarpentxoren bat egiten saiatu naiz. (+1 batzuk jarrita eta abar; euskaratzaile bakarra egon ez dadin).

Eskerrik asko egindako lanagatik. Proposamenen bat orain aipatzen ez badut zure proposamena zuzenean ontzat eman dut edo oraindik begiratzeko dago.

Prevent -> Nik ekidin aukeratu nuen eta okertzat jo duzu, ados nago ez dela egokiena, hemen kontzeptua debekua edo ezintasuna delako, baina zuk proposatutako aitzindu eta sahiestu hitzei antzeko arazoa ikusten diet, nire kontraproposamena: Eragotzi

UID-a -> UIDa Onartu dut baina ez daukat irizpide argirik. Noiz doa marratxoa ta noiz ez?

Aplikazio ikonoa / Aplikazioaren ikonoa. Ezin da izan, zerrendatuta agertzen diren hainbat aplikazioei buruz ari da, pluralean jarri dut. (Jatorrizkoan akatsa dago, bai).

Blokeo eredu / Blokeo-marrazki - LG eta Samsunek eredu erabiltzen dute ia gehienetan, baina ez dira itzulpen oso txukunak ere, Adbibidez Samsung pantaila berean diseinu deitzen dio behin eta eredu bigarrenean. Zer erabiltzen du Android AOSPk? Badakit itzulpenak hemen daudela, baina ez dakit nola begiratu: https://android.googlesource.com/

Gauean jarraituko dut.