[Librezale] Fwd: Thunderbird 38 / Lightning 4.0 sign-offs

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Or, Api 10, 16:08:16, CEST 2015


El 09.04.2015 15:12, Julen Ruiz Aizpuru escribió:
> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> apirilak 9 13:03):
>> El 09.04.2015 08:27, Julen Ruiz Aizpuru escribió:
>>>
>>> Galdera: zergatik ari zarete Auroran lanean?
>>>
>>> Uste dut azaldu nuela Beta dela egin beharrekoa, ez Aurora, eta 
>>> horrek
>>> bere konplikazioak zeuzkala:
>>> http://librezale.eus/pipermail/librezale/2015-March/006150.html
>>
>>
>> Galdu naiz.
>> Nik nabigatzailearekin URL hau irekitzen dut:
>> http://mozilla.locamotion.org/
>>
>> Eta Thunderbird eta Lightning bakarrak ikusten ditut. Egian da 
>> Firefox-en
>> kasuan Aurora eta Beta agertzen direla, baina gu orain ari garen
>> proiektuetan ez. Beraz, leku zuzenean ari gara lanean ezta?
>
>
> Agian ez dut ondo azaltzen jakin edo agian ez duzue ondo irakurri,
> beraz beste hitz batzuekin errepikatzen saiatuko naiz.
>
> * Thunderbirden hurrengo bertsioa 38 da
> * Thunderbird 38 une honetan BETA kanalean dago
> * Lana dago egiteko euskarazko Thunderbird 38-n
> * locamotion-en AURORA bertsioak lantzen dira soilik (Firefox-beta 
> hor
> ikustea nahasgarria da; probetarako gehitu zuten)
>
> Hortaz Thunderbird eta Lightning BETAren lana locamotion-etik kanpo
> egiten behar da.
>
>
>>>
>>> Bestalde, ez dut begiratu baina 2000 hitz faltatzeak bestelako 
>>> arazo
>>> teknikoren bat erakus lezake; Thunderbirdek apenas jasotzen du
>>> eguneraketarik.
>>
>>
>> Bai, arraro egin zitzaidan hainbeste hitz izatea lan gutxi zela esan
>> baizenidan. Beste hizkuntza batzuen egoera ikusita kopuru horiek ez 
>> dirudite
>> arraroak. Agian zuzenketa asko egin dituzte? Diozun bezala arazo 
>> tekniko bat
>> egon da?
>> Ni ez nago Mozillako lokalizazio posta zerrendan eta ezin dut 
>> galdetu.
>> Galdetzeak merezi ote duen ere ez daukat argi... Julen, zuk zer 
>> egingo
>> zenuke?
>
> Arduradunarekin hizketan aritu naiz eta berak dio ~2000 hitzeko lana
> ez dela normala, zuk egindako kontuak gaizki egon behar dutela.

Thunderbird osoan edo zati batean 1.200 hitz ikusi nituela ziur nago. 
Lightning-en ez dut gogoan.

>
> Edonola ere, aurrera begira zer proposatuko nuke:
>
> 1. Thunderbird BETAren POak eskuratu
> 2. Gure Pootlean ipini zuek lana buka dezazuen (ez du asko izan 
> behar)

PO fitxategia bidaltzen badidazu eta zuk edo beste norbaitek Pootlen 
proiektua sortzen badu, ni arduratuko naiz karga egiteaz eta itzultzeaz. 
GetText-eko msgmerge eta beste tresnak erabiliz, azken astean 
Locamotioneko Pootlen egindako lana aprobetxatzen saiatzeko ideia bat 
dut baina ez dakit ibiliko den.

Pootle-ko proiektuan emaizkiozu baimenak Osoitzi eta Ander Elortondori. 
Bestela nik egingo dut.

> 3. Lana Mozillako Mercurial zerbitzariarekin sinkronizatuko dut
> 4. BETA bertsioaren gaineko probak egingo dituzue
> 5. Sign-offa egin ahal izango da
> 6. BETAn egindako lana AURORAra migratuko dut
>
> Hau guztia hila bukatu aurretik egin behar da, baina ahal bezain
> azkarren egitea komeni da. 1. eta 2. egindakoan bidaliko dut mezua
> berriro zerrendara.
>
> Behin Thunderbird 38 kalean izanda, gogoratu etorkizuneko edozein lan
> locamotion-en egin behar dela, AURORA zikloaren barruan. Bestela hau
> bezalako nahaste-borrasteak gertatuko dira, eta ni behintzat ez nago
> prest honetan berriro aritzeko.

Julen, talde bezala euskaraketa hau mantentzeko gaitasunik ez badugu 
onartu beharko dugu eta laguntza eskatu edo erabakiren bat hartu. 
Gertatzen dena gertatzen dela gertatutakoa lasaitasunez hartzea hobe 
dela deritzot.

Ondo izan eta goraintziak,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago