[Librezale] Fwd: Thunderbird 38 / Lightning 4.0 sign-offs

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Api 9, 15:12:43, CEST 2015


Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
apirilak 9 13:03):
> El 09.04.2015 08:27, Julen Ruiz Aizpuru escribió:
>>
>> Galdera: zergatik ari zarete Auroran lanean?
>>
>> Uste dut azaldu nuela Beta dela egin beharrekoa, ez Aurora, eta horrek
>> bere konplikazioak zeuzkala:
>> http://librezale.eus/pipermail/librezale/2015-March/006150.html
>
>
> Galdu naiz.
> Nik nabigatzailearekin URL hau irekitzen dut:
> http://mozilla.locamotion.org/
>
> Eta Thunderbird eta Lightning bakarrak ikusten ditut. Egian da Firefox-en
> kasuan Aurora eta Beta agertzen direla, baina gu orain ari garen
> proiektuetan ez. Beraz, leku zuzenean ari gara lanean ezta?


Agian ez dut ondo azaltzen jakin edo agian ez duzue ondo irakurri,
beraz beste hitz batzuekin errepikatzen saiatuko naiz.

* Thunderbirden hurrengo bertsioa 38 da
* Thunderbird 38 une honetan BETA kanalean dago
* Lana dago egiteko euskarazko Thunderbird 38-n
* locamotion-en AURORA bertsioak lantzen dira soilik (Firefox-beta hor
ikustea nahasgarria da; probetarako gehitu zuten)

Hortaz Thunderbird eta Lightning BETAren lana locamotion-etik kanpo
egiten behar da.


>>
>> Bestalde, ez dut begiratu baina 2000 hitz faltatzeak bestelako arazo
>> teknikoren bat erakus lezake; Thunderbirdek apenas jasotzen du
>> eguneraketarik.
>
>
> Bai, arraro egin zitzaidan hainbeste hitz izatea lan gutxi zela esan
> baizenidan. Beste hizkuntza batzuen egoera ikusita kopuru horiek ez dirudite
> arraroak. Agian zuzenketa asko egin dituzte? Diozun bezala arazo tekniko bat
> egon da?
> Ni ez nago Mozillako lokalizazio posta zerrendan eta ezin dut galdetu.
> Galdetzeak merezi ote duen ere ez daukat argi... Julen, zuk zer egingo
> zenuke?

Arduradunarekin hizketan aritu naiz eta berak dio ~2000 hitzeko lana
ez dela normala, zuk egindako kontuak gaizki egon behar dutela.

Edonola ere, aurrera begira zer proposatuko nuke:

1. Thunderbird BETAren POak eskuratu
2. Gure Pootlean ipini zuek lana buka dezazuen (ez du asko izan behar)
3. Lana Mozillako Mercurial zerbitzariarekin sinkronizatuko dut
4. BETA bertsioaren gaineko probak egingo dituzue
5. Sign-offa egin ahal izango da
6. BETAn egindako lana AURORAra migratuko dut

Hau guztia hila bukatu aurretik egin behar da, baina ahal bezain
azkarren egitea komeni da. 1. eta 2. egindakoan bidaliko dut mezua
berriro zerrendara.

Behin Thunderbird 38 kalean izanda, gogoratu etorkizuneko edozein lan
locamotion-en egin behar dela, AURORA zikloaren barruan. Bestela hau
bezalako nahaste-borrasteak gertatuko dira, eta ni behintzat ez nago
prest honetan berriro aritzeko.


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago